Sagardoaren lurraldea

Sagar kopuru handia espero dute aurten

Descripción

urten Euskal Herriko sagastiek ohikoa dena baino sagar kopuru handiagoa emango dute, hori da uzta garai honetako berririk garrantzitsuena. Jose Mari Alberro Astigarragako Sagardoetxeko arduradunaren esanetan, «ematen du aurreko urtekoa baino askoz kopuru handiagoko uzta datorrela aurten», beraz, optimismoa da nagusi egunotan sagarra biltzen ari direnentzat.

manzana cosecha

Ficha

  • Autor: Oier Arregi
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2008-10-03
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009276

Texto completo

Aurten Euskal Herriko sagastiek ohikoa dena baino sagar kopuru handiagoa emango dute, hori da uzta garai honetako berririk garrantzitsuena. Jose Mari Alberro Astigarragako Sagardoetxeko arduradunaren esanetan, «ematen du aurreko urtekoa baino askoz kopuru handiagoko uzta datorrela aurten», beraz, optimismoa da nagusi egunotan sagarra biltzen ari direnentzat.
Urtero ekarri ohi dute euskal sagardogileek atzerriko sagarra, izan ere, gero eta sagardo gehiago edaten da, eta sagardogileek ez dute beste irtenbiderik izaten eskariari erantzuteko. Hala ere, aurten atzerritik ekarriko den sagar kopurua txikiagoa izango da, Alberroren ustez: «Aurreko urtean, gutxi gorabehera, sagarren %40 izan zen bertakoa, baina aurten gehiena bertako sagarra izango da».
Aurtengo uztako sagarrari buruz gehiago jakiteko, Gipuzkoako Frutagintza Elkarteak (Fruitel) ikerketa egin du: astean behin egiten zaizkie probak sagarrei, urte guztian. Bildutako emaitzen arabera, sagar kopuru handia izango da aurtengo uztan, baina tamaina txikiko sagarra izango da. Horrez gain, sagastietako fruituen ehuneko handi bat sagar harrak jota dago, nahiz eta aurreko urtean baino kopuru txikiagoa izan. Horrela, ikerketen bidez sagarra hobeto ezagutzen da. Ikerketetan, besteak beste, sagarraren heldutasun maila eta almidoiaren erregresioa neurtzen dira.
Tradizioari jarraituz, urtarrilean hasiko da sagardoaren denboraldia, eta, Alberrok azaldu duenez, denboraldi amaiera jada ez da tradiziozkoa: «Tradizioz sagardoaren denboraldia maiatzean amaitzen da, baina gaur egun sagardoa hotz mantentzeko dauden baliabideekin urte osoan egon liteke irekita sagardotegi bat». Horrela, Sagardoetxeko arduradunaren ustez, sagardotegien jarduna «erabat aldatuta» dago gaur egun. Haren ustez, «duela 35 urte sagardotegiek industria bilakatzearen edo ateak itxtearen arteko hautua egin behar izan zuten, eta industria bilakatuta bakarrik iritsi zitezkeen gaur egun arte».
Papereko