Sagardoaren lurraldea

Uztarekin batera, asteburuan iritsiko da Sagar Uzta jaia Astigarragara

Descripción

Sagardoetxeak antolatu du jaia, eta aurten zortzigarren aldia du; egun handia bihar izango da

ocio arte astigarraga kizki recogida de manzanas fiestas de la manzana sagar uzta sagardoetxea taller

Ficha

  • Autor: Oier Arregi
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2008-09-27
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009255

Texto completo

Urtero moduan, Astigarragan tolareko lanen hasiera abian jartzeko, gaur eta bihar sagarra eta sagardoaren inguruan antolatu dituzte ekitaldiak. Zortzigarren urtez jarraian, Sagardoetxeak antolatu du Sagar Uzta jaia.
Asteburuko ekitaldien artean daude: 2006an arrakasta handia izan zuen Land Art ekitaldia eta 2008an lehenengo aldiz egingo den Argazki Rally Digitala.
Gaur hasiko da 2008ko Sagar Uzta jaia; hala ere, biharkoa da, dudarik gabe, jaietako egun handia. Horrela, gaur Sagar Jauzia lore apainketa tailerra izango da, Joseba Barandiaran plazan. Horrekin batera, Sagar Dantza eta Kirikoketa ikastaroak ere izango dira, plaza berean.
Bihar egun handia
Bihar, hainbat ekitaldi izango dira, goizetik hasi eta arratsaldera arte.
Pelotari kaletik Foru plazara Sagar Biltzea desfilea izango da, 10:00etan. Bertan, baserritarrak sagar, saski eta kizkiekin izango dira, eta dantzariek, trikitilariek, abeslariek... ere parte hartuko dute.
Gero, 11:00etatik 14:00etara, erakusketa izango da, Foru plazan, Astigarragako baserrietatik eramandako sagarrekin. Erakusketa ez ezik, erakustaldiak ere izango dira gune berean, sagarraren umotzearen, txertoaren eta saski egileen erakustaldiak izango dira. Bertan, trikitilariak, dantzariak, abeslariak eta txalapartariak izango dira giroa alaitzen.
Horiez gain, sagar biltzea kizkiarekin, sagar jotzea pisoiarekin eta pasaren zanpaketa ere ikusi ahalko dira. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izango da, pilotalekuan.
Papereko