Sagardoaren lurraldea

Sagardo txinpartak Donostian

Descripción

Bost sagardogile omendu dituzte Sagardo Egunean, Donostiako Euskal Jaien hasieran

degustación donostia homenaje sagardo egunak sidra sidrero

Ficha

  • Autor: Naiara Elola
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2008-09-07
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009254

Texto completo

Goibel esnatu zen atzo eguna Donostian; zerua lainotuta, euri tantak noiznahi... Baina sagardo pixka bat nahikoa izan zen egunak zuen iluntasuna argitzeko. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearentzat egun handia zen, Sagardo Eguna alegia. 50 ekoizle bildu ziren Donostiako Konstituzio plazan, eta enparantza sagardotegi bilakatu zuten. Arantxa Eguzkiza elkarteko presidentearen hitzetan, «egun handia da guretzat Sagardo Eguna, ohore bat da gure produktua, Gipuzkoako sagardoa, hemen eskaini ahal izatea».

Goizeko hamaiketarako, Konstituzio plaza beteta zegoen. Lagun gehienek kristalezko edalontzia zuten eskuetan. Bakoitzeko hiru euro ordaindu eta nahi adina sagardo edateko aukera zegoen. Gainera, enparantza erdian tortilla, txistorra eta gazta ogitartekoak saltzen zituen txosna bat zegoen, sagardoaren eragina gutxitze aldera. Gainera, aurten, Sagardoaren txinparta, neurrian, aparta! lelopean, edari alkoholdunen kontsumo arduratsua sustatu nahi izan dute antolatzaileek. Eguzkizaren hitzetan, «sagardoaz benetan arduratsu jokatuta goza daiteke».

Sagardoa dastatzeko gida

Bisitari bakoitzari Gipuzkoako sagardoa gordetzeko eta dastatzeko hamar arauak azaltzen zituen liburuxka eman zioten. Horren arabera, sagardoa dastatzeko, lehenengo ikusi, ondoren usaindu eta azkenik dastatu egin behar da. Gipuzkoako sagardoari atzeman beharreko lau zaporeak honako hauek dira: gozoa, garratza, gazia eta mingotsa. Hala ere, dastamen gidaren arabera, sagardoari zapore horiek guztiak hartzeko, edalontziak zabala eta fina izan behar du.

Konstituzio plazako arkupeetan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kide bakoitzak bere ordezkaritza zuen. Denera, berrogeita hamar sagardo klase edateko aukera zegoen. Batzuek sagardoaz ezer gutxi ulertzen zutela onartzen zuten. Beste batzuk, berriz, sagardotegietako kupelen inguruan gertatu ohi den bezala, sagardoa ona zegoen edo ez eztabaidatzen aritu ziren.

Hala ere, gehienek ez zioten sagardoari gustu txarrik hartu, denera, 10.000 litro inguru edan baitziren. Arantxa Eguzkizaren ustez, «aurtengo sagardoa leuna eta kolore egokikoa da». Halaber, sagardoaren garraztasuna zela eta, botila batzuek kolore ilunagoa zutela argitu zuen Eguzkizak.

Urtero, Sagardo Egunean, 65 urte bete dituzten sagardogileak omentzen dituzte. Aurten, bost izan dira: Ascensio Intxauspe, Hernaniko Itxas Buru sagardotegikoa; Jose Kruz Kalonje, Igeldokoa; Ramoni Lopetegi, Zeraingo Ostatza sagardotegikoa; Juan Mendizabal, Astigarragako Mendizabalekoa, eta Lourdes Portugal, Oiartzungo Aristizabal sagardotegikoa.

Ekitaldiari Sebastian Lizasok eta Beñat Gaztelumendik eman zioten hasiera. Bi bertsolariak sagardoak dituen alde onak azpimarratzen ari zirela, euria hasi zuen. Dena dela, Lizaso eta Gaztelumendik ez zuten umorerik galdu.

Sagardogileen omenaldia

Behin bertso saioa amaituta ekin zioten sagardogileen omenaldiari. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko presidenteak urrezko domina jarri zion bakoitzari, urte luzez Gipuzkoako sagardoaren alde egindako lanagatik. Gainera, omendu guztiek aro berrietara moldatzen jakin izana goraipatu zuen Eguzkizak.

Atzokoa Donostiako Euskal Jaien hasiera besterik ez zen izan. Datorren igandera bitarte, euskal kultura eta kirolarekin lotutako hainbat ekintza eta ekitaldi izango da Donostian egunero: herri kir