Sagardoaren lurraldea

Sagardoarekin zerikusia duten 500 hitz bildu ditu Miel Joxe Astarbek hiztegi batean

Descripción

Sagardoetxea Museoak Sagardoaren Hiztegia argitalpena kaleratu berri du. Miel Joxe Astarbe hiztegiaren egileak herri jakituriatik bildutako sagar eta sagardoaren munduko 500 hitz inguru jaso ditu Sagardun Par-tzuergoaren babesarekin. 84 orrialdeko liburuxkan hainbat terminoren azalpenak ematen dira Antton Olariagaren ilustrazioekin batera. 5.000 ale argitaratu dituzte. Euskal

publicaciones boletín museo sagardoetxea

Ficha

  • Autor: ARKAITZ ILLARRAMENDI
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2008-06-24
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009247

Texto completo

Sagardoetxea Museoak Sagardoaren Hiztegia argitalpena kaleratu berri du. Miel Joxe Astarbe hiztegiaren egileak herri jakituriatik bildutako sagar eta sagardoaren munduko 500 hitz inguru jaso ditu Sagardun Par-tzuergoaren babesarekin. 84 orrialdeko liburuxkan hainbat terminoren azalpenak ematen dira Antton Olariagaren ilustrazioekin batera. 5.000 ale argitaratu dituzte.
Euskal
Euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin Astigarragako Sagardoetxea Museoak euskaltegiekin hasitako bidetik sortu zen hiztegiaren egitasmoa eta orain herritar guztiei zuzendutako hiztegia argitaratu dute hamalau hilabeteko jardunaren ostean. Bertan biltzen diren hitzak Miel Joxe Astarberen jakinduriatik eta artikuluetatik atereak dira, hots, herriko ondarea, liburu tekniko eta espezializatuak, hemerotekak, web orriak...
Hiztegia gaika bereizitako bost ataletan dago banatua, sagardoaren produkzioarekin zerikusia duten guztiak eta sagarraren lorearen bost petaloak irudikatu nahi ditu. Lehenengoaren izenburua Sagastia, Sagarra, Biltzea da; hurrengoarena Dolare, Patsa, Zanpatzea ; hirugarrenarena, Upela, Muztio, Irakitea ; laugarrenarena Ahoa, Sagardoa, Edatea eta azken kapituluak Herri baten erroak izenburua du.
Egitasmoak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentua, Tolosako Laubide SL Mekanizatuak, Hernaniko Mitxelena S Coop Tailerrak eta Donostiako Alambre Estudioaren babesa izan du. Bestalde, UZEI, Terminologia eta Lexikografia Euskal Zentroak, aholkularitza teknikoa eman eta hiztegian bildutako hitzen zuzenketa egin du.
ASPALDIKO KEZKA Miel Joxe Astarbek sagardo munduko hitzak berreskuratu eta gordetzeko duen kezka aspaldikoa da, bera sagardo munduan hezi baitzen Mendiola baserria eta Astarbe Sagardotegian, hain zuzen ere. 1983an, Astigar elkarteak argitaratutako Astigarraga aldizkariak eman zuen argitara bere lehen lana, hots, ehun hitz jasotzen zituen hiztegia. Hura bere aitonak, Manuel Astarbek, eta bere aitak, Jose Mª Astarbek, erakutsitako hitzekin eta bere esperientzia eta azterketek erakutsitakoekin osatu zuen Miel Joxek.
Sagarra eta sagardoarekin zerikusia duten hitzak biltzea etengabe egin izan du bere bizitza osoan eta Sagardoetxea Museoa sortu izanak urte guzti horietako lana argitara ateratzea ahalbidetu du. Ez da ahaztu behar museoaren helburua sagardo kulturaren inguruko gauzak berreskuratu, zaindu eta zabaltzea dela, kasu honetan hizkuntzari lotutakoak, generazioz generazio ahoz transmitutako ezagutza gaur eguneraino iristea ahalbidetu duena hain justu.
Duela hamalau hilabete hasitako bidean, Sagardoetxea Museoko Hezkuntza eta Ondasun Saileko Urkiri Salaberria bidelagun eta proiektuaren defendatzaile sutsua izan du Miel Joxe Astarbek, euskara eta sagardo mundua uztartzeko bere ideiari eutsiz.
IKASTAROA Bestalde, Sagardoetxeak eta Itsasmendikoi elkarteak kimaketa (noiz eta nola egin, ilargiaren eragina...) eta txertaketari (teoria eta praktika) buruzko ikastaroa antolatu dute uztailaren 3rako museoan bertan. Hizlariak Aitor Etxeandia eta Josu Osa teknikariak izango dira eta sagar produktuen ekoizleei eta nekazal nahiz enologia teknikariei zuzenduta dago.