Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuan
Descripción
Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuan Please enable JavaScript to view the Astigarragako Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuetarako, ohizko egitarau eta eskaintzaz gain. Bertara inguratzen denak sagar muztioa edo zumoa egiteko aukera izango du bere eskuz, sagardogileek urtero egin behar izaten duten moduan.
ocio semana santa acción cultura museo mosto sagardoetxea taller
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2008-03-20
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009227
Texto completo
Astigarragako Sagardoetxeak egitarau berezia eskaintzen du Aste Santuetarako,
ohizko egitarau eta eskaintzaz gain. Bertara inguratzen denak sagar muztioa edo
zumoa egiteko aukera izango du bere eskuz, sagardogileek urtero egin behar
izaten duten moduan. Ez da sagar garaia, baina Sagardoetxeak sagarra
gordetzeko aukera izan du, Aste Santuetan izan litezkeen bisitariek muztioa,
sagardoaren oinarria, nola egiten den ikusi eta proba dezaten.
Garai bateko moduan
Muztioa garai batean egiten zen moduan egingo dute Sagardoetxean: Kizkiarekin
sagarra jaso, sagarra pisoiekin jo eta patsa egin. Ondoren eskuzko tolarean
zanpatuko dute patsa, muztioa lortzeko. Museoak hiru gune desberdin Sagardo
museoak hiru gune desberdin ditu bisitarientzat: «Sagarra eta sagardoaren
historiara eta errealitatera inguratzeko», interpretazio zentroa dago batetik;
ondoan, museoko sagastia dago, sagarrondoaren bizia ikusi ahal izateko, sagasti
didaktiko bat; eta hirugarren gunea dastatze gunea da, dendaren ondoan
dagoena.
Ordutegia
Martxoaren 23ra bitartean, Sagardoetxea ordutegi honetan egongo da zabalik:
11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Muztioa egiteko bisitaldi gidatuak 12:00etan eta
17:30etan dira. Astelehenean, martxoak 24, berriz, 11:00-13:30 dago irekia
Sagardoetxea. Muztioa egiteko bisitaldi gidatua 12:00etan da.