Sagardoetxea, sagarraren kultura zabaltzen
Descripción
Udazken hotzak, sagar gutxiago eta txikiagoak ekarri ditu, baina kalitate handiagokoak. Sagardo aromatikoa, fruitu freskoa eta gorputza duena. Halakoa omen da, aurten dasta daitekeen sagardo berria. Baina sagardogintzaz zenbat dakigu? Eskaintza interesgarri baten bidez galdera horri erantzuna aurki diezaiokegu; Astigarragako Sagardoetxera gerturatuta. Gogora dezagun, Usurbilen ere halako gune bat zabaltzeko asmoa egon zela. Artzabal eraikinean hain zuzen. Baina dakigun bezala, gaur egun, Zahar Etxe berria kokatuko da bertan.
visita guiada zona de degustación cultura zona de museo museo patrimonio sidra sagardoetxea manzanal
Ficha
- Autor: Aritz Gorriti
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2008-01-25
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009208
Texto completo
askoren bizi iraupeneko bermea zen.
Edariaren C bitaminak hiltzetik salbatzen
zituen hilabeteetarako itsasora
arrantzara irteten ziren langileak.
Etxera itzultzean zur eta lur geratzen
omen ziren haien esperoan ziren senitartekoak.
Arrantzarekin bakarrik ez, sagardoak
txalapartarekin ere loturak aurkitu
dituenik bada. Orain mende batzuk,
baserrietan muztioa ekoizteko baliatzen
zen dolareko egur puskak, txalaparta
inprobisatu gisa erabiltzen zituzten
ekoizleek. Zertarako? Bi asmorekin;
txalaparta jotzen ari zenak inguruko
baserritarrei deiadarra egin nahi
zien, etxera etorri eta egindako mosto
goxoa dasta zezaten. Baina bada gaur
egun musika tresna gisa erabiltzen
dena, garai hartan mostoa egin asmoz,
laguntza eskatzeko baliatzen zuenik
ere. Beste kontu bat da, ia deialdi hark
erantzunik izaten ote zuen.
Ordutik sagardoaren ekoizpenak
gora beherak izan ditu. Beheraldia,
bereziki, 60. hamarkada aldean.
Arrazoiak beti interpretagarriak diren
arren, aditu batek baino gehiagok urte
haietan ekoizpenean izandako beherakada
edari berrien agerpenekin lotzen
dute; Kas edota Coca-Cola marka ezagunekin
adibidez.
Sagardoaren kontsumoa, gora
Ekoizpenak eta kontsumoak azken
hamarkadetan goranzko joera hartu du
berriz ere. Txotx denboraldiak zerikusi
handia izan du horretan. 70. hamarkada
hasieran Donostiako elkarte gastronomietako
kideak Astigarragako sagardo
ekoizleengana joaten hasi ziren.
Kupelaz kupela, zuten sagardoa probatzen
zuten. Eta gustukoa zutena elkarteetara
eramaten zuten. Gaur egun hain
ezaguna egin den txotx denboraldiaren
jatorria dugu.
Ikustetik dastatzera
Estatistikari lotutako bi datu; ingelesak
omen dira sagardo gehien ekoizten
dutenak. Kontsumitzaile finenak
berriz, irlandarrak. Ikusi bezala, asko
dira sagardogintzak gordetzen dituen
bitxikeriak eta istorioak. Horietako
askoren berri izan dezakegu,
Astigarragako Sagardoetxean. Urte
osoan zabalik dagoen museoan, sagardo
ekoizpenaren nondik norakoak
ezagutzeko aukera dago, zelaian bertan
landaketatik hasita. Eta gero, museo
barruan jarraituta, erakusketa eta ikusentzunezkoen
bidez. Ibilaldia, sagardo
goxoa probatuz amaitzen da. Urtean
zehar ere, sagardoaren ekoizpen prozesuari
lotutako garaian garaiko erakustaldiak
antolatzen dituzte, beste hainbat Udazken hotzak, sagar
gutxiago eta txikiagoak
ekarri ditu, baina kalitate
handiagokoak. Sagardo aromatikoa,
fruitu freskoa eta gorputza duena.
Halakoa omen da, aurten dasta daitekeen
sagardo berria. Baina sagardogintzaz
zenbat dakigu? Eskaintza
interesgarri baten bidez galdera horri
erantzuna aurki diezaiokegu;
Astigarragako Sagardoetxera gerturatuta.
Gogora dezagun, Usurbilen ere
halako gune bat zabaltzeko asmoa
egon zela. Artzabal eraikinean hain
zuzen. Baina dakigun bezala, gaur
egun, Zahar Etxe berria kokatuko da
bertan.