Adurizek ireki zuen txotx denboraldia Astigarragan
Descripción
Adurizek ireki zuen txotx denboraldia Astigarragan Please enable JavaScript to view the Andoni Luis Aduriz sukaldariak ireki zuen atzo txotx denboraldia Astigarragan, Petritegi sagardotegian. Urteroko moduan, ikusmin haundia sortu du Astigarragako txotx irekierak eta sagardo munduko jende ugariz gain, Udaleko, Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariak eta komunikabide ugari bildu zen atzo.
andoni luis aduriz astigarraga sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2008-01-17
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009207
Texto completo
andoni luis aduriz sukaldariak ireki zuen atzo txotx denboraldia astigarragan,
petritegi sagardotegian. urteroko moduan, ikusmin haundia sortu du astigarragako
txotx irekierak eta sagardo munduko jende ugariz gain, udaleko, foru aldundiko
eta jaurlaritzako ordezkariak eta komunikabide ugari bildu zen atzo.
«oso sagardo ona»
ohorezko lehenengo txotxa egin aurretik, prentsaurrekoa izan zen astigarragako
sagardoetxean. bertan, joxe angel goñik, sagardoetxeko sagardotegietako
bozeramaileak, azpimarratu zuen, besteak beste, aurtengo sagardoa oso ondo
etorri dela, udazken freskoa egin duenez, ondo kontrolatu ahal izan dutelako, eta
udara freskoak sagar ona ekarri duelako. «iruditzen zaigu sagardoa gorputzekoa
izango dela, oso aromatikoa eta gardena».
izaeradun produktua
aduriz sukaldariak esan zuen, sagardoa edaten den aldiro ez dela ahora produktu
natural bat bakarrik eramaten, «ingurune bat, paisaje bat, izakera bat, kultura
bat...» ere eramaten dela. askotan, inguruan dugulako-edo, benetan duen
garrantzia ez zaiola ematen ere adierazi zuen.