Sagardoaren lurraldea

Petritegiko sagardoa txapeldun, Hernialdeko XXXVII. sagardo txapelketan

Descripción

Postuak frontoiko arkupean, eta adituak oholtza gainean. Hori izan da, bazkal aurreko orduetan, Hernialdeko plazako atrezzoa. XXXVII. sagardo txapelketa ospatu dute, Andra Mari jaien barruan, eta txapelketaren ibilbidea ez da zenbakian bakarrik nabaritu: herritarrez gain, hainbat sagardozale bertaratu da Hernialdera, beren dastamena epaimahaiarenarekin alderatzera. Epaileak serio aritu dira oholtzatik, sorta bakoitza dastatuz, usainduz eta itxurari erreparatuz.

hernialde concurso de sidra de hernialde concurso sidrería petritegi sidra premiado

Ficha

  • Autor: Itzea Urkizu Arsuaga
  • Fuente: Tolosaldeko Ataria
  • Fecha: 2019-08-18
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009190

Texto completo

Postuak frontoiko arkupean, eta adituak oholtza gainean. Hori izan da, bazkal aurreko orduetan, Hernialdeko plazako atrezzoa. XXXVII. sagardo txapelketa ospatu dute, Andra Mari jaien barruan, eta txapelketaren ibilbidea ez da zenbakian bakarrik nabaritu: herritarrez gain, hainbat sagardozale bertaratu da Hernialdera, beren dastamena epaimahaiarenarekin alderatzera.

Epaileak serio aritu dira oholtzatik, sorta bakoitza dastatuz, usainduz eta itxurari erreparatuz. Petritegi sagardotegiak jaso du puntuaziorik altuena eta, ondorioz, aurtengo irabazlearen txapela jaso dute. Bigarren postuan Sarasola sagardotegiko sagardoa sailkatu da, eta hirugarren saria bi sagardotegiren artean banatu behar izan dute: Gaztañagaren eta Barkaiztegiren artean.

Ohiko moduan, sagar zukuari laguntzeko txorixo pintxoak ere eskuragarri izan dituzte hala nahi zutenek, eta ia denek etsi behar izan dute, bazkal aurreko gosearen eta tentazioaren aurrean.

Hernialden gaur agurtuko dituzte amabirjinak, baina igandearen neurriko egitaraua dute bazkalondorako.