Ireki dute sagardo denboraldia
Descripción
Andoni Luis Aduriz sukaldariak zabaldu du gaur Astigarragan (Gipuzkoa) sagardo denboraldia ofizialki, Petritegi sagardotegian. "Gure sagardo berria" esan eta txotx egin dute. 12,5 milioi litro ekoiztu dituzte aurten eta, "udazkena oso hotza izan delako, kalitate onekoa" dela azpimarratu dute sagardoegileek. Rafael Uribarren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen diputatuak kalitatean aurrerapausoak ematen segi dezatela animatu ditu, sagardoak ere labela izateko.
andoni luis aduriz astigarraga protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx cosecha
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2008-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009172
Texto completo
Andoni Luis Aduriz sukaldariak zabaldu du gaur Astigarragan (Gipuzkoa) sagardo denboraldia ofizialki, Petritegi sagardotegian. "Gure sagardo berria" esan eta txotx egin dute. 12,5 milioi litro ekoiztu dituzte aurten eta, "udazkena oso hotza izan delako, kalitate onekoa" dela azpimarratu dute sagardoegileek. Rafael Uribarren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen diputatuak kalitatean aurrerapausoak ematen segi dezatela animatu ditu, sagardoak ere labela izateko. Adurizek esan duenez, "pribilegioa" izan da beretzat denboraldia zabaltzea. "Sagardo botila irekitzen dugunean, gure kulturari lotutako edaria edaten dugu. Geure lurrari, tradizioari eta iraganari lotzen gaitu, eta ematen dioguna baino merezimendu handiagoa behar du". Urtero pertsona ezagun batek zabaltzen du sagardo aroa. Juan Mari Arzak sukaldaria irekita dago, besteren artean.