Barricadak ireki du barrika
Descripción
Aldatzen (Nafarroa) entzun da aurtengo lehen «txotx» deia. Martitxonea sagardotegiko Inaxio Begiristain jabeak oihukatu du, eta aurtengo sagardoa dastatzen lehena, Barricada taldeko Drogas izan da Ibi bateri jotzailearekin batera. Kantariak gogotik hartu du emana zitzaion ardura, eta basoa zerura altxatuz irribarre zabal batekin uzta aurkeztu du, «hau da sagardo berria».
aldatz sidrería martintxonea navarra sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: XAN HARRIAGUE
- Fuente: Berria
- Fecha: 2008-01-12
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009171
Texto completo
Aldatzen (Nafarroa) entzun da aurtengo lehen «txotx» deia.
Martitxonea sagardotegiko Inaxio Begiristain jabeak oihukatu du,
eta aurtengo sagardoa dastatzen lehena, Barricada taldeko
Drogas izan da Ibi bateri jotzailearekin batera. Kantariak gogotik hartu du emana zitzaion ardura, eta
basoa zerura altxatuz irribarre zabal batekin uzta aurkeztu du, «hau da sagardo berria».
Lehen kupelen irekieraren kariaz 70 bat lagun bildu ziren herrian bertan dagoen sagardotegira,
kirolariak, musikariak, politikariak baita komunikabide andana bat ere. Nafarroako aurpegi ezagun
anitz ikusi ahal izan ziren, tartean Osasuneko futbolariak, Mikel Goñi eta Jorge Nagore pilotariak, Iñaki
Perurena, Patxi eta Donato Larretxea, herri kirolariak, eta musika mundutik Barricadako kideaz gain,
Berri Txarrak taldekoak. Nafarroako Gobernuak ez zuen ekitaldian huts egin, han egon baita horren
ordezkari Begoña Sanzberro Landa Garapenerako eta Ingurumeneko kontseilaria.
Drogasi aurtengo sagardoa ona iruditu zaio, baina bere iritzia ez omen da kontuan hartu behar, ez
baita aditua edari horretan. Umorearekin dioenez, «ederki sartzen da, eta, azkenean, hori da
garrantzitsuena». Ibi ados dago taldeko buruarekin. «Ona da, goxoa». Larretxeatar anaiak, Patxi eta
Donatok, eta Mikel Goñik ere gustuko zutela zioten. Patxiri, oraindik gazteegia zela iruditzen zitzaion,
eta ontzera utzi behar zela. «Hemendik aste batzuen buruan hobea izanen da». Juan Mari Lopez
Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteko kideak bat egiten zuen Herri Kirolariarekin. «Goxo samarra da
aurten berandu egin delako. Aurtengo sagardoa hoberen-hoberenean egonen da martxo aldera».
Egilea bera, Inaxio Begiristain kontent zen atera duen sagardoarekin. Azaldu duenez, sagarrondoak bi
urtetik behin ematen dute, eta, aurtengoan, sagar gehiena kanpotik ekarrarazi behar izan du %80
inguru. «Erosten dituzun sagarrekin zaila da kontrolatzea zer-nolako sagardoa aterako den egitearen
ezaugarri bat zure esku ez baitago». Baina aurtengoan gauzak ongi atera zaizkiola uste du. Sagarrak,
Normandiatik, Bretainiatik eta Galiziatik ekarri ditu, eta etxaldean bildu dituenekin nahasi, guztira 6 edo
7 mota. Hari ere iruditzen zaio goiz dela bere egiazko gustua emateko, baina apaltasun osoz dioenez,
«edateko modukoa da».
Iaz Miel Mindegia aizkolaria izan zen lehen txotxa egiteko ohorea izan zuena, eta duela bi urte Andoni
Egaña bertsolaria. Aurten aldatu nahi izan dute Barricada taldea gomitatuz, iaz 25 urte bete baitzituen.
Etxeko nagusiak dioenez, Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak erabakitzen omen du zeinek
dastatuko duen lehen aldikoz. «Euskal Herriko musika munduan ekarpen aberasgarria egin dute, eta
gainera eskualdekoak izanik horiek proposatu nituen. Elkarteko kideek ez zuten zalantza izan, eta nire
ideiarekin bat egin zuten».
Barricadakoek begi onez ikusi zuten eskaintza, baina Drogasek zehaztu zuenez, «guretzat ustekabe
ona izan zen, baina hasieratik argi utzi genion sagardoaz gauza guti genekiela».
Sagardotegi ona sagardoaren kalitatearen arabera epaitzen da, baina anitzentzat menuak, eta batez
ere, haragiaren kalitateak badu zerikusi handia. Horretan ere bazkaltiarrek aho batez zioten «haragia
primerakoa da». Batzuen erranetan, labanaren azpian «urtzen» zen. Gomitatuen jarrera berak
erakusten zuen zer-nolako haragia zen platera mahaira iritsi bezain laster husten baitzen. Haragia ez
ezik, ohi bezala bakailao tortilla izan zuten sartzeko eta ondotik betiko gazta, intxaurrak eta irasagarra.
Sabela betetzeko balio badu ere, Martitxonea sagardotegian Larrauneko haranak dituen ikuspegiaz
gozatzen ahal da, baina atzo ez zen kasua izan eguerdi aldean elur bustia botatzen baitzuen. Aldazko
elizaren gibeleko aldean kokatuta dago zelaiez inguratuta. XVII. Mendeko baserri handia da egurrezko
ate zabal batekin. Hura zabaldu eta, jangelan sartzen da ezkerreko aldean kupelak utziz. Lehengo
etxeetan bezala zura da nagusi.
Gipuzkoako Sagardo Egileen Elkartearekin konparatuz Nafarroakoa txikiagoa da, baina pixkanakapixkanaka
bere bidea egiten ari da. Hasieran txotx irekierak haien artean egiten zituzten, eta duela sei
urtez geroztik jendaurrekoak egiten hasi ziren, ohorea pertsona ezagun bati emanez, eta ekitaldiari
oihartzun gehiago emanez.
Gaur egun, sei sagardotegik osatzen dute elkartea, Lesakako Linddurenbordak, Lekarozko Larraldeak,
Berueteko Txaseneko Bordak eta Behetxoneak, Lekunberriko Toki Alaik, eta Aldazko Martitxoneak.
EZAGUN ASKO
Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza
ezaGun asKo
Albisterik...
IRAKURRIENAK Bozkatuenak Bidalienak
1 Landa eta Gallastegi libre utzi ditu Grande
Marlaskak, eta Pla ere aske geratu da Parisen
2 Larrazabal: "Maiatzean gauzak asko argituko dira"
3 Gaur 19:00etan egingo dituzte istripuan hildako lau
zarauztarren hiletak
4 Etxe batek su hartu du Oiartzunen eta lagun bat
zaritu da
5 Bihar irekiko dute Erresuma Batuko aire eremua
Astelehena, 2010ko apirilak 19 - 18:08
bilatu... Bilatu
Berria.info - Barricadak ireki du barrika Page 1 of 2
http://