Sagardoaren lurraldea

Astigarragako Sagardoetxean

Descripción

Joan den urrian, 6. mailako ikasleok Astigarragan dagoen Sagardoetxeak antolaturiko lehiaketan parte hartu genuen. Hizkuntza eguna zen, eta lehiaketak sari ederrak zituen: Sagardoetxerako hamabi sarrera, pintxoak dastatzea, eta sagardoa, noski. Museoa ikusteko aukera ere izan genuen.

astigarraga cultura museo patrimonio sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Auzoka
  • Fecha: 2008-12-01
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009170

Texto completo

Joan den urrian, 6. mailako ikasleok Astigarragan dagoen Sagardoetxeak antolaturiko
lehiaketan parte hartu genuen. Hizkuntza eguna zen, eta lehiaketak sari ederrak zituen:
Sagardoetxerako hamabi sarrera, pintxoak dastatzea, eta sagardoa, noski. Museoa
ikusteko aukera ere izan genuen.
Sagardoetxean burututako ekintza nabarmenenak honako hauek izan ziren:
- Museoa ezagutu.
- Gure herriko sagarrondoen egoera ezagutu, bertako arduradunek emandako azalpenei
esker. Haziak eta sagarrondoak ukitu, ikusi eta “aztertu” genituen.
- Sagardoa egiteko erabiltzen diren tresnak ezagutu. Tresna hauek nola erabiltzen diren
azaldu ziguten, sagarrak nola bildu eta txikitu, nola muztioa atera. Dastatu ere, egin
genuen.
- Bideoa ikusi. Garai bateko lana eta tresnak gaur egungoekin konparatuz.
- Sagardoa dastatu.
- Gure kasuan, adin txikikoak garenez, muztio dastatzea egin genuen, eta sagardoa
helduentzat utzi genuen.
- Salgai dauden produktuen berri izatea. Eskaintza zabala da: inguruan dauden
sagardotegietako sagardoa eta beste produktu batzuk saltzen dituztelako.
Eguraldiak ez lagundu arren, primeran pasatu genuen, azalpenak oso argiak izan
zirelako. Beste hizkuntzetako hitz batzuk ere ezagutu genituen, eta sagardoaren prozesu
osoan parte hartzeko aukera izan genuen; sagar bilketarekin hasi, eta muztio
dastatzearekin bukatuz.
Lehen oso hizkuntza gutxitan genekien “sagar” hitza, hain zuzen, euskaraz, gaztelaniaz
eta ingelesez. Orain, berriz, munduko beste hizkuntzetan nola esaten den jakiteko
aukera izan dugu, adibidez: dafah (bereberea), pomme (frantsesa), mela (italiera)...
Ekintza hauetan, Sutan Blai Programako langileak izan genituen alboan, grabaketa lanak
egiten. Guk burututako ekintza guztiak grabatu ondoren, ETB1eko programan ikusteko