Sagarraren kultura sustatzeko museoa eskualdean bertan dago
Descripción
Sagardoetxea museoa orain hilabete gutxi Astigarragan zabaldu zuten. Sagardoaren historiaz gehiago jakiteko aukera interesgarria da.
astigarraga visita guiada zona de degustación cultura zona de museo museo sidra sagardoetxea manzanal
Ficha
- Fuente: Aiurri
- Fecha: 2008-01-25
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009168
Texto completo
Udazken hotzak, sagar
gutxiago eta txikiagoak
ekarri ditu, baina
kalitate handiagokoak.
Sagardo aromatikoa, fruitu
freskoa eta gorputza duena.
Halakoa omen da, aurten dasta
daitekeen sagardo berria.
Baina sagardogintzaz zenbat
dakigu? Eskaintza interesgarri
baten bidez jakin daiteke. Astigarragako
Sagardoetxea museora
gerturatuta.
Urte osoan zabalik dagoen
museoan, sagardo ekoizpenaren
nondik norakoak ezagutzeko
aukera dago, zelaian bertan
landaketatik hasita. Eta gero,
museo barruan jarraituta, erakusketa
eta ikus-entzunezkoen
bidez. Ibilaldia, sagardo goxoa
probatuz amaitzen da. Urtean
zehar ere, sagardoaren ekoizpen
prozesuari lotutako garaian
garaiko erakustaldiak antolatzen
dituzte, beste hainbat
ekintza osagarrirekin batera
BISITA GIDATUAK
Han dioten bezala, sagardotegi
batera joan aurretik plan polita
da lehenbizi Sagardoetxea
eta ondoko sagasti ederrak
ezagutzea. Ibilaldi gidatuak
antolatzen dituzte bertan. 3,5
euroren truke bertako txokoak
ezagutu daitezke. Doan 10 urtez
azpikoentzat. Hauek, garaian
garaiko ordutegiak:
Astelehenetan itxita.
Astearte-ostirala: 15:00-19:30
Larunbata: 11:00-13:30 eta
16:00-19:30
Igandea: 11:00-13:30
Taldeentzat beste ordutegiak.
Sagardoa garai batean, arrantzale
askoren bizi iraupeneko
bermea zen. Edariaren C bitaminak
hiltzetik salbatzen zituen
hilabeteetarako itsasora arrantzara
irteten ziren langileak.
Orain mende batzuk, baserrietan
muztioa ekoizteko baliatzen
zen dolareko egur puskak,
txalaparta inprobisatu gisa erabiltzen
zituzten ekoizleek. Zertarako?
Bi asmorekin; txalaparta
jotzen ari zenak inguruko baserritarrei
deiadarra egin nahi
zien, etxera etorri eta mosto goxoa
dasta zezaten. Baina bada
gaur egun musika tresna gisa
erabiltzen dena, garai hartan
mostoa egin asmoz, laguntza eskatzeko
baliatzen zuenik ere.