Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea museoa Astigarragan

astigarraga zona de degustación cultura zona de museo museo sidra sagardoetxea manzanal

Ficha

  • Fuente: Aiurri
  • Fecha: 2008-01-25
  • Clasificación: 3.3. Centro de degustación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009167

Texto completo

Urte osoan zabalik dagoen museoan, sagardo ekoizpenaren
nondik norakoak ezagutzeko aukera dago,
zelaian bertan landaketatik hasita. Eta gero,
museo barruan jarraituta, erakusketa eta ikus-entzunezkoen
bidez. Ibilaldia, sagardo goxoa probatuz
amaitzen da.
rdutik sagardoaren
ekoizpenak gorabeherak
izan ditu. Beheraldia,
bereziki,
60ko hamarkada aldean.
Arrazoiak beti interpretagarriak
diren arren, aditu batek
baino gehiagok urte haietan
ekoizpenean izandako beherakada
edari berrien agerpenekin
lotzen dute; freskagarriak
adibidez.
Ekoizpenak eta kontsumoak
azken hamarkadetan goranzko
joera hartu du berriz ere.
Txotx denboraldiak zerikusi
handia izan du horretan. Hirurogeita
hamarreko hamarkada
hasieran Donostiako elkarte
gastronomiko kideak Astigarragako
sagardo ekoizleengana
joaten hasi ziren eta gustukoa
zutena elkarteetara eramaten
zuten.
Gaur egun hain ezaguna
egin den txotx denboraldiaren
jatorria dugu.
IKUSTETIK
DASTATZERA
Estatistikari lotutako bi datu;
ingelesak omen dira sagardo
gehien ekoizten dutenak. Kontsumitzaile
finenak berriz, irlandarrak.
Ikusi bezala, asko
dira sagardogintzak gordetzen
dituen bitxikeriak eta istorioak.
Horietako askoren berri izan
dezakegu, Astigarragako Sagardoetxea
museoan. Ikusteko eta
ikasteko aukera interesgarria.