Sagardoaren lurraldea

Kultur etxe berria egiten hasi nahi dute datorren urtean

Descripción

Kultur etxe berria egiten hasi nahi dute datorren urtean Please enable JavaScript to view the Kultur etxe berriaren eraikuntzak suposatuko duen erronkarako prestatzen ari dela jakinarazi du Astigarragako Udalak prentsa ohar baten bidez. Egungo kultur etxeak dituen gabeziak estali eta herritarrei kalitatezko zerbitzu hobea eskaintzea du helburu.

astigarraga casa de cultura

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2007-12-15
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009161

Texto completo

Datorren urte amaieran hasiko dira eraikitzeko lanak. Oraingo kultur etxeak dituen gabeziak asetzea du helburu.
Kultur etxe berriaren eraikuntzak suposatuko duen erronkarako prestatzen ari dela jakinarazi du Astigarragako Udalak prentsa ohar baten bidez. Egungo kultur etxeak dituen gabeziak estali eta herritarrei kalitatezko zerbitzu hobea eskaintzea du helburu.

Gabeziak asetzea helburu

Auditorio eta erakusketa areto baten falta izan ziren, besteak beste, Area 14 delako eremuan kultur etxe berri bat eraikitzeko proposamena eragin zutenak. Instalazio berriak balio anitzeko auditorio batez hornituta egongo dira antzezlanak, kontzertuak edota zine emanaldiak eskaini ahal izateko, egungo egoitzan ez baitago funtzio horiek modu egokian egiteko espaziorik.

Liburutegi egokiagoa

Egoitza berriaren beste abantaila izango da liburutegirako egokitutako espazioa, izan ere, oraingoa baino handiagoa izango da eta zerbitzu berriak eskainiko dira, esate baterako, ikasketa gela bereizia.

Batzorde mistoa eta herritarren partaidetza

Batzorde mistoa sortuko da Astigarragako udalean Obra eta Zerbitzuetako eta Kulturako Batzordeetako lehendakari eta teknikoekin proiektua zehazteko. Aldi berean, Udalak laster komunikazio bideak prestatuko ditu herritarrek kultur etxe berriari buruz izan ditzaketen iradokizunak bideratzeko.