Sagardoaren lurraldea

Tamainan eta limoi zaporearekin

Descripción

«Sagardotegiko giroarekin askoz gehiago disfrutatzen da sagardoaz»

astigarraga juan martinez de irujo sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: AINARA ARRATIBEL
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2007-01-18
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009092

Texto completo

Orekatua eta fruitutsua. Halakoxea da aurtengo sagardo berria.
Sagar uzta ez da uste bezain handia izan, baina ez txikia ere.
Denera 12 milioi litro sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian. Juan
Martinez Irujo pilotariak eman zion atzo hasiera denboraldiari
Astigarragako (Gipuzkoa) Bereziartua sagardotegian. Sagardoa primerakoa zegoela esan zuen: «Niri,
behintzat, asko gustatu zait».
Azken urteotan gertatu den bezala, lehorteak baldintzatu du sagar uzta. «Lehenago bildu behar izan
ditugu sagarrak, eta horrek eragina izan du fruituaren tamainan. Justu samarra izan da», azaldu zuen
Jose Angel Goñik, Sagardun-eko buruak. Halaber, espero baino sagar gutxiago jaso dute. «Dena den,
uzta nahiko txukuna izan da». Gainera, eguraldi beroari esker, sagardoak azkarrago irakin du, eta
tamainan dago denboraldi hasierarako.
Guztira 16 milioi kilo sagar erabili dira aurtengo sagardoa egiteko. Horietatik sei milioi eta erdi
hemengo sagastietan jaso dituzte: %40 inguru. Iaz %20 baino ez ziren izan hemengoak.
Baina nolakoa da sagar horiek eman duten sagardoa? Horixe izaten da sagardozaleek jakin nahi
izaten dutena: «Orekatua eta fruitutsua dela esan daiteke. Limoi lurrina du». Horrek are
freskagarriagoa egiten du sagardoa.
Etorkizunari begira,sagardoaren maila hobetzen jarraitzeko asmoa erakutsi zuten bai sagardogileek
eta baita Astigarragako, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariek. Haien esanetan,
gastronomia eta turismo ikuspegitik, ikur bat da sagardoa.
PROBATZEKO GARAIA. Aurtengo sagardoa nolakoa den jakin eta gero, dastatzea baino ez zen falta
denboraldia hasteko. Juan Martinez Irujo pilotariak izan zuen ohore hori. Jende mordoa bildu zen
Bereziartua sagardotegian hura ikustera. Ekitaldia ohikoa izan zen. Upelen gelako ateak ireki, eta
txalapartariek hartu zituzten Irujo eta Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariak.
Dantzariak aurreskua dantzatu, eta upeleko ziria atera zuen Martinez Irujori. Tragoa edan, eta urteroko
esaldia esan zuen: «Aurtengo sagardo berria!». Baina egarri zegoelako edo, bigarren aldiz edan zuen:
«Ez naiz oso aditua, baina primerakoa dagoela esango nuke».
Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluzeren bertsoak entzun eta gero, han bildutakoek ilara luzea osatu
zuten sagardoa probatzeko. Eztarria busti ostean, sabela gozatzeko ordua iritsi zen. Berrehun bat
lagunek bazkari legea egin zuten Bereziartuan bertan. Menua, noski, sagardotegikoa: bakailaoa
piperrekin, bakailao tortilla, txuleta, gazta eta intxaurrak. Atzoz geroztik denok dugu horretaz
gozatzeko aukera, zabalik baitago sagardo sasoia.