Hernanik 22.000metro karratuko SagardoGunea izango du laster
Descripción
Enpresarien eta kalitate kontseiluaren egoitzak bilduko ditu, alde publikoarekin batera
hernani cultura museo patrimonio proyecto sagardo gunea sidra manzana
Ficha
- Autor: Ainara Hernando
- Fecha: 2006-02-25
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009088
Texto completo
HERNANI. Historikoki sagarraren
eta sagardoaren munduari lotuta
egon den udalerria izanda, edari
hori ardatz duen gune bat izatea
egoki ikusi zuen Hernaniko Udalak.
2004an eman zituen proiektuaren
lehen pausoak eta, azkenik,
martxoaren 5ean jendaurrean aurkeztuko
da lehenengoz Hernaniko
SagardoGunearen egitasmoa. Goizeko
11.30ean izango da Chillida
Lekuko auditorioan.
Herriaren erdigunean dagoenAve
Maria etxean eta parkean kokatuta
egongo da, 22.000 metro karratuko
gunean. Etxeak Gipuzkoako Sagardo
Naturalaren Enpresarien Elkartearentzako
eta kalitatearen
kontseilu arautzailearentzako
egoitzak hartuko ditu. Egingo den
eraikin berri batean, berriz, alderdi
publikoagoko guneak kokatuko
dira, besteak beste, museoa, liburutegia,
ekitaldietarako aretoa,...
Klaustro tradizionalaren
moduko eskemaren inguruan
antolatuko den gunea izango da:
patioa edukiko du, eta horren
erdian, parterre borobil batean,
Irudian, Ave Maria etxea eta bere ingurua, Hernaniko SagardoGunea hartuko duena. ARGAZKIA: A.H.
mota ezberdinetako sagarrondoak
landatuko dira.
Esan bezala, Hernaniko Udala
2004 urte hasieratik ari da
proiektuarekin lanean, orduan erabaki
baitzenAveMaria etxea SagardoGune
bihurtzea. Urte bereko
maiatzean Gipuzkoako Sagardo
Naturalaren Enpresarien Elkartera
jo zuten egitasmoaren edukiak
diseinatzeko lankidetza bila.
Urte eta erdiz aritu ziren elkarlanean,
eta 2005eko abenduan SagardoGunearen
egitasmoa aurkeztu
zitzaion Fraisoro Eskolan aipatutako
elkartearen batzarrari. Sagardogile
gehienek begi onez ikusi
zuten eta beren laguntza berretsi
ere bai.
Egitasmoa Foru Aldundiari aurkeztu
dio Udalak dagoeneko, eta
martxoaren 22an gauza bera egingo
du Eusko Jaurlaritzarekin.
Hernanik sagarraren eta sagardoaren
inguruan burutzen dituen
egitasmoez gain, gaia bultzatzen
Chillida familiak duen inplikazioa
azpimarratu du Udalak: “Hori dela
eta, martxoaren 5ean bere Sagardo
Eguna izango du Hernanik Chillida
Lekuko auditorioan. AveMaria
etxea bezalako gune pribilegiatu
batean egingo den sagarrondo landaketaren
hasiera ekitaldia izango
da”. Ave Mariaren inguruek sagarrondoak
izan zituzten mende askotan,
eta, egun, “arte modernoa eta
artisauen produkzioa batu nahi
ditu gune berean”.
Udaleko ordezkarien iritziz, “Chillida
Lekurekin eta Kasko historikoarekin
batera, Hernaniren erakargarritasuna
gehituko du SagardoGuneak,
eta ez hori bakarrik,
Buruntzaldea osorako leku erakargarria
izango baita”.