Sagardoaren lurraldea

Sagardo etxeko lehenengo sagarrondoa aldatuko du alkateak

Descripción

ASTIGARRAGA. DV. Urtarrilaren 23az geroztik, Astigarragan hasita daude Sagardoetxeako sagasti museistikoa egokitzeko lanak eta ekitaldi ofiziala gaur egingo da. Arratsaldeko 16:00

plantación museo sagardoetxea manzano manzanal

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2006-02-16
  • Clasificación: 3.1. Manzanal
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009069

Texto completo

ASTIGARRAGA. DV. Urtarrilaren 23az geroztik,
Astigarragan hasita daude Sagardoetxeako
sagasti museistikoa egokitzeko lanak eta ekitaldi
ofiziala gaur egingo da. Arratsaldeko 16:00etan
izango da kultur etxe ondoan. Egungo Kultur
etxeko ipar magalean joango da sagastia, Udal lurretan.
Lehenengo sagarrondoa aldatuko du Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkate eta
Sagardun Partzuergoko lehendakariak. Sagarlaneko ingeniariekin batera 10 urteko
sagarrondo bat aldatuko dute, 3 metro baino altuagokoa, eta sagarrondo helduak
aldatzeko teknika azalduko dute. Ekitaldian, era berean, sagasti museistikoa berritzaile
honen funtzionamendua azalduko da, sagastia joango den lurrean bertan.
5.000 metro koadro
Sagardun Partzuergoak bultzatako operazioa da hauxe, Astigarragako Udalak diruz
lagunduta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera.
Ekainetik aurrera jendeak bisitatzeko eskainiko diren instalazioek sagasti museistiko bat
izango dute 5.000 m2 baino gehiagokoa, eta erakusketa erakargarria izango duena.
Ingurune pribilegiatu honetan aktibitate programa osatu bat garatuko da, Astigarragasagarra
interakzioaren berritze historikoa, eta jardunaldi ludiko-pedagogikoak bilduko
dituena.
Sagastia udal sailaren ipar hegalean dago, Astigarragako kultur etxe ondoan. 8 gune
desberdin ditu; guztira 5.000 metro koadro sagasti (etorkizunean 20.000 metrorara
handitu liteke). Sagastia da euskal baserritarra eta sagastiaren arteko elkarbizitzaren
testigantza.
Sagarretik datozen edariak dastatzeak dakarren gozamena ez da ahaztuko gune
honetan, eta Sagardun partzuergoko 13 sagardotegik egindako produktuak aukera
izango da, dastatze tailer originalean.
Denda ere izango da, bisita ahaztu nahi ez duenak bere gustuko zerbait berezia bilatu
dezan.