Upela artean
Descripción
'ARI GERALA, ARI GERALA' EGITASMOA. Ortzegunero bezala, txotxeko denboraldiak irauten duen bitartean, Hernaniko (Gipuzkoa) Rezola sagardotegian hiru bertsolari ari dira kantuan afalondoan. Aste honetan Josu Oiartzabal, Xabier Legarreta Arano, eta Iñigo Manzisidor Mantxi ari dira bertsotan. Afaltiarrek ez dute bertso saioaren berri. Sagardoak eta sagardotegiak erakarrita dira bertan, eta sorpresa galanta hartu dute bertsolarien presentziaren berri izan dutenean.
ocio bertsolari euskara gastronomía hernani cultura sidra sidrería txotx temporada del txotx
Ficha
- Autor: Jon Abril
- Fuente: Berria
- Fecha: 2006-02-11
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P37-7 »
- Código: NA-009062
Texto completo
H
ernaniko bertso eskolaren ekimenez hasi zen Ari gerala, ari gerala
egitasmoa. Bertsolaritza eta sagardotegia eskutik joan dira historian ze
h
ar. Eta oraindik orain elkarren lagun dira. Nolanahi ere, gizartearen aldaketek eraginda batetik, eta nagusiki
sagardotegien giroak izan duen aldaketaren ondorioz, nabarmen eskastu da bertsolaritzaren presentzia
sagardotegietan. Makina bat sagardo onduko zen bertsoen doinuetara, eta makina bat bertsolari atera da
sagardoaren epeletan. Horri eutsi beharra, eta bidenabar, bertsolariei plazak eskaintzea bilatu du egitasmoak.
Orain arteko jardunean, nagusiki, Hernaniko bertso eskolako kideak ibili dira kantuan, eskualdeko bertsolariak
gehienbat. Aurten ere eurak dira protagonista nagusiak, baina eskualdetik kanpokoak ere ekarri dituzte bertsolariak,
zereginak osatze aldera. Bertan izanen dira, bertzeak bertze, Iñigo Manzisidor Mantxi
, Xabi Paia, Amaia Agirre edota Bixente Gorostidi.Asteburuetan sagardotegietan izaten den jendetzarekin ezin, eta
astetarteko giro lasaia hautatu dute bertsotarako. Txotxeko denboraldiak irauten duen bitartean, asteartetik
ortzegunera, eta astero-astero, lau sagardotegitan aritzen dira bertsolariak kantuan, hirukoteka. Bertsolarientzat
plaza polita da, eta plaza hori berrindartzea eta berreskuratzea beharrezkoa ere ikusten dute. Baina astetik astera,
giroa goitik beheiti aldatzen da. «Batzuetan tokatzen da giro guztiz euskalduna sagardotegietan, eta jendeak kasu
egiten dizu bertsotan zauden bitartean, eta beste batzuetan, aldiz, inork ez dizu kasurik egiten. Hori du honek, baina
saiatzea bezalakorik ez dago». Solasean ari dena Xabier Legarreta da. Joan den ortzegunean Rezolan denboraldiko
hirugarren saioa izan zuen modu honetan. Laugarren urtea du egitasmo honetan, eta «orokorrean gustura» da
esperientziarekin. Mantxik, aldiz, lehenbiziko urtea du aurten. «Bigarren saioa dut hau. Aurreko saioa ostiral batez
egin genuen, Larre-gainen. AEK-ko ikasle batzuk baziren han, eta giroa bestelakoa zen bertsotarako. Gaurko saioan,
adibidez, egitasmoaren xedea betetzea lortu dugu, jendeak bertsolariak izango zirela jakin ez, eta bertsotara
hurbiltzea lortu baitugu». Mantxirentzat hau da bertsolariak behar duena. «Bertso eskolatik kanpo egin dudan
ariketarik politena da hau. Honekin, bertso afari batera beste rodaje batekin iristen zara. Bertsoa sagardotegietan
berreskuratzeko modu polita da, eta ongi ateratzen denean konturatzen zara giro naturala dela hau
bertsotarako».Josu Oiartzabalek plazaz plaza kantatzeko aukera guti izaten du. Horrelakoetan gustura aritzen da.
«Hemen gaia bezala bertsoa ere inprobisatu egiten da. Burua lantzeko hau baino hoberik ez da».Lagunarteko giroa
azpimarratu du Legarretak. «Oso familiako giroa da. Urte guztian ez baduzu plazarik egiten, oholtzak azkenean
errespetua ematen du, eta sagardotegian, azkenean, jendea zure ingurura biltzen duzu, eta ez baduzu biltzen, zure
txokoa bilatzen duzu, eta norberak osatzen du bere familia. Bertsolariak jartzen du neurria, noiz hasi, noiz bukatu,
zeri kantatu... Saioak iraun dezake ordu erdi edo hiru ordu». Oiartzabal eta Mantxirentzat, ordea, bada presiopean
aritzeko lana hau ere. «Presioa badago. Diferentea da, baina badago. Plaza gutxi egiten duen jendearen aurpegia ez
da ezaguna, normalean, eta ordu erdi irauten badu saioak ordu erdi horretan maila eman behar da, txukun jardun
behar da», dio Mantxik. Oiartzabal ere iritzi berekoa da. «Plaza gutxi egiten badituzu gustura jardun nahi duzu, ez
bazara gustura geratzen, etxera joan eta kantatzen segitzeak zertarako merezi duen pentsatzen duzu, buruari
eragiten diozu...».
Sagardotegiaren espirituarekin bat
Joxe Ramon Rezolak, sagardotegiko jabeak, 15 urte daramatza mundu honetan. Gaztetan sagardoa eta bertsoa
elkarrekin lotuta zihoazela du gogoan, eta batez ere, kanturako afizio gehiago zegoela. «Beti faltan botatzen da
bertsolarien presentzia sagardotegian. Gu gazteak ginela ibiltzen ginen upel artean bertsotan. Orain baino jende
gehiago ibiltzen ginen bertsotan, ez oraingoen mailan, baina bai bertso kantuan». Sagardotegietan bertsotan
ibiltzeak bazuen funtzio soziala, ezbairik gabe. «Orduan jendea ezagutzeko modua zen. Sagardotegiz sagardotegi
ibiltzen ginen».
Ekimenak arrakasta izan duela ez du zalantzarik. «Jendeak ondo hartzen du, gustatzen zaio jendeari. Ez da
horretara etortzen, baina giroa animatzen dute. Zaleak direnak bertsolarien inguruan izaten dira, baina zaleak ez
direnek ez dute askorik irauten, bertso batzuk entzun eta nekatzen dira, baina ondo hartzen dute». Bada zenbait
jende astean zehar sagardotegira joatekoa dena, eta bertsolariak dauden eguna hautatzen dutenak. «Propio jende
gutxi etortzen da bertsolariak entzutera, baina asteko eguna eta sagardotegia bertsolariak dauden eguna
aukeratzen duenik bada, aitzakia horrekin bertsoak ere entzuten baitituzte».
Entzuleak harrituta
Harrituta, gustura dago Danielle Urrutia. Astero-astero joaten da sagardotegiren batera afaltzera, senarrarekin eta
bertze bizpahiru bikoterekin, Hendaiatik. Gaur, ordea, 26 lagun bildu dira afaltzera, eta bat-batean, mahaira arrimatu
zaizkie hiru bertsolari kantuan. «Memento polita izan da, atsegina guziz. Ez genuen espero, eta maite dugu
bertsoa». Badu bertsoak aditzeko ohiturarik, edonola ere. «Telebistaz eta Hendaian bertsolariak izaten direnean
joaten naiz bertsotara, baina lehen aldia da sagardotegian aditzen dudana, eta polita da, eta gainera, bertsolari onak
dira. Ez nituen ezagutzen, baina ongi kantatzen dute». Berekin mahaian ziren afaltiarretako anitzek ez daki
euskaraz, baina ez da horientzat arazoa izan, gustura hartu dute haiek ere».
Gaurko saioan Añorga auzoko gazte koadrila bat ibili da bertsolarien arrimoan, afaria hasi ordurako, eta sagardotegia
utzi duten arte, saioaren amaieran. Odei Serrano da horietako bat. Bertsolarien jardunari segida egin dio denbora
guztian, eta haien aginduetara mugitzen da. Legarretak du, gainera, upelak irekitzen dituen giltza, eta honek
«txotx» oihu egiten duenean hurbiltzen zaizkio. Ez dute bertsotarako afizio berezirik. «Normalean ez gara saioetara
joaten, gu kontzertuetara joaten gara. Baina gaur sagardotegian bertsolariak daudela eta gustura ari gara hauek
entzuten».
Plaza
Harian | Iritzia | Kirola | Agenda | Plaza
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 09:27
bilatu... Bilatu
Berria.info - http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-02-11/040/892/.htm
1