Sagardoaren emakume ekintzaileak edota Anttoni Lujanbio, aldizkariko protagonista
Descripción
Prest daukate, beste urte batez, Astigarraga Aldizkariaren ale berri bat. 38garren edizioa izango da aurtengoa, eta beti bezala, makina bat artikulu bildu dituzte bertan. "Oso artikulu interesgarriz osatuta dago aldizkaria, gure kolaboratzaile taldearen eskutik. Modu altruistan eskaintzen dute haien denbora, gure herriari emateko beraien ezagutza eta lana.
revista astigarraga emakume ekintzaileak sagardogintzan historia cultura
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-07-09
- Clasificación: 6.0. Cultura
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009061
Texto completo
Dagoeneko argitaratu dute, Astigarraga Aldizkariaren 38garren edizioa, eta ostiral arratsaldetik aurrera egongo da eskuragarri. Makina bat artikulu, eta airetik ateratako argazkiak bildu dituzte.
Prest daukate, beste urte batez, Astigarraga Aldizkariaren ale berri bat. 38garren edizioa izango da aurtengoa, eta beti bezala, makina bat artikulu bildu dituzte bertan.
«Oso artikulu interesgarriz osatuta dago aldizkaria, gure kolaboratzaile taldearen eskutik. Modu altruistan eskaintzen dute haien denbora, gure herriari emateko beraien ezagutza eta lana. Horregatik, egiten duten esfortzua eskertu nahi diegu», nabarmendu dute Aldizkariaren talde eragiletik.
«Helburua da, herriko etxe guztietara iristea, eta balio izatea herriaren historia eta aktualitatea ezagutzera emateko tresna gisa, Astigarragako biztanle guztientzat»
Historiak eta kulturak garrantzia, aurten ere
Ohi bezala, toki nabarmena daukate aurtengo Aldizkarian, herriaren historiak eta kulturak; «baina baita aktualitateko gaiek eta herriko elkarteen jardunak ere», azaldu dutenez. Horrela, zenbait artikulu azpimarratu dituzte, besteak beste: «sagardoaren emakume ekintzaileak; gure ondare historikoaren aztarnak; Santiomendi eta Urumea ibaiaren arteko lotura; Anttoni Lujanbio, emakume autentiko bezain kementsua; sagastietako habi-kutxak hegaztientzat; Intermezzo, ekitaldi kulturalen kudeaketarako enpresa; edota udal korporazio berria eta nola erantzun Astigarragaren hazkundeari herri eginez», aurreratu dute.
Gainera, airetik ateratako herriko hainbat argazki panoramiko ere txertatu dituzte, aldizkarian zehar. Horietako bat ageri da aldizkariaren portadan bertan, Ibai Parkea eta Urumea Berri ikusten direla, eta izenburu honekin: Nondik hasi herrigintzan?
Herriko elkarteen «lan haundiak» ere, tokia
Baina esan bezala, bere txokoa eskaini diote, baita ere, herriko elkarteen jardunari: «Harituzek, Emarrik eta DBH herri plataformak egiten duten lan haundiari; herriko kirolari gazteei, eta tartean esku pelotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa eman berri digutenak; eta Koldo Mitxelena Lehiaketako literaturaren promesa gazteei, besteak beste».
Ostiraletik aurrera, herriko hainbat komertziotan
Azaldu dutenez, ostiral honetan banatuko dute Astigarraga Aldizkaria, arratsaldean. Hortik aurrera, eskuragarri egongo da, herriko hainbat komertziotan. Zehazki, honako hauetan: Valella, Rosa eta Urumea Berriko Ogi Berri okindegietan, eta Ainhoa Janaridendan.
Alearen truke, «3 euroko ekarpen sinbolikoa» eskatuko dute, «edo bakoitzak ahal duen aportazio ekonomikoa». Horrekin, Astigar Kultur Elkartearen eta Aldizkariaren lan taldearen helburua da, «herriko etxe guztietara iristea, eta balio izatea herriaren historia eta aktualitatea ezagutzera emateko tresna gisa, Astigarragako biztanle guzientzat».