Sagardoaren lurraldea

Sagardoa jai giroan

Descripción

Tradizioarekin jarraitzeko Santa Ana egunean, gaur, Sagardo Eguna ospatuko dute Astigarragan (Gipuzkoa). Aurtengo berrikuntza herriko emakumen jostunen lanen erakusketa izango da, 11:30ean hasiko da Foru Plazan. Festan, Astigarraga eta inguruko hemezortzi sagardogilek parte hartuko dute, eta bi mila sagardo botila baino gehiago izango dira bertan.

astigarraga sagardo egunak sidra santa ana

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2019-07-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009060

Texto completo

Tradizioarekin jarraitzeko Santa Ana egunean, gaur, Sagardo Eguna ospatuko dute Astigarragan (Gipuzkoa). Aurtengo berrikuntza herriko emakumen jostunen lanen erakusketa izango da, 11:30ean hasiko da Foru Plazan.

Festan, Astigarraga eta inguruko hemezortzi sagardogilek parte hartuko dute, eta bi mila sagardo botila baino gehiago izango dira bertan. «Joan den urtean 2.500 pertsona bildu ziren festara, eta aurten gehiago espero ditugu, zubia tokatzen delako», esan du Leire Alkorta Sagardoaren Lurraldeko komunikazio eta prentsa arduradunak. Sagardo dastatzea11:30ean hasiko da Foru Plazan, eta 14:00etan amaituko da.

Dastaketa baino lehen hasiko dira, hala ere, ospakizunak. Egunari hasiera Iturengo joaldunek emango diote, 09:30ean aterako dira kalera. 10:00etan, berriz, musika eskolako Aire-Aire trikitilariak arituko dira.

Idi demak ere izango dira: Foru Plazan egingo dira, 11:30ean hasita. 12:00etan, plaza berean, bertso saioa egingo dute Agin Laburuk eta Aitor Mendiluzek.

14:00etan hasiko da herri bazkaria, Rezola sagardotegian, Goldea Herri Kirol Batzordeak antolatua da. Arratsaldean, bestalde, herri kirolen jaialdia ospatuko da, aizkolari eta harri-jasotzaileekin, Foru Plazan baita ere.

Arratsaldean, hainbat ekitaldi izango dira: pilota txapelketaren finala, soka mutur txikia eta txaranga, besteak beste.

Gauean, musikak beteko ditu kaleak, hainbat kontzertu izango dira :No Rights, Zulo eta Larriangozoren kontzertuak, txosnetan; ABBA The New Experience, Joseba Barandiaran plazan; eta Rockalean taldea, kalez kale.
Astigarragako Sagardo Eguna