Sagardoaren lurraldea

12 Sagardogile izango dira gaur Aizarnazabalgo I. Sagardo Lehiaketan

Descripción

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera emango zaio hasiera sagardo lehiaketa honi

aizarnazabal concurso de sidra de aizarnazabal concurso sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-07-19
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009049

Texto completo

Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza Sailak antolatuta gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko da Aizarnazabalgo I. Sagardo Lehiaketa. Guztira 12 sagardogilek hartuko dute parte txapelketa honetan. Inguruko sagardogileak dira Añota azpeitiarra eta Izeta aiarra eta gainontzekoak Gipuzkoako hainbat herritakoak dira: Astigarragako sagardogileak diren Alorrene, Petritegi, Lizeaga eta Bereziartua, ErrenteriakoEgiluze, Andoaingo Gaztañaga, Hernarniko Akarregi, Adunako Aburuza, Usurbilgo Saizar eta urnietako Eula izango dira lehiaketa honetako partaideak.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera emango zaio hasiera sagardo lehiaketa honi, herriko plazan eta atzekaldean izango da zer jan eta zenbat sagardo edan ere. Herriko trikitilariek alaituko dute jan-edan tarte hau.