Sagardoaren lurraldea

Sagardo Lehiaketan hamabi ekoizle izango dira.

Descripción

2019(e)ko uztailaren 19a, ostirala - 09:34etan eguneratua AIZARNAZABAL - Aizarnazabalgo Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak antolatuta, Sagardo Lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko da gaur arratsaldean, eta azken urteetan bezala, inguruko herrietan ekoitzitako sagardogileak lehiatuko dira. Honako hauek izango dira parte hartuko dutenak: Alorrenea (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Eula (Urnieta), Gaztañaga (Andoain), Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil).

aizarnazabal concurso de sidra de aizarnazabal concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2019-07-19
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009048

Texto completo

AIZARNAZABAL – Aizarnazabalgo Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak antolatuta, Sagardo Lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko da gaur arratsaldean, eta azken urteetan bezala, inguruko herrietan ekoitzitako sagardogileak lehiatuko dira.

Honako hauek izango dira parte hartuko dutenak: Alorrenea (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Eula (Urnieta), Gaztañaga (Andoain), Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil). 18.30ean hasiko da txapelketa, eta epaimahaiak banan-banan dastatuko du sagardoa. Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkateak jakinarazi duenez, Udalak hitzarmena sinatu du Sagardogile Elkartearekin, sagardoari balioa emateko asmoz. –A.Z.