Petritegik irabazi du Aizarnazabalgo VI. Sagardo Lehiaketa - Urola Kostako Hitza
Descripción
Hamabi sagardogilek parte hartu zuten Aizarnazabalgo Udaleko Nekazaritza eta Ingurumen sailak antolatutako txapelketaren seigarren edizioan. Jende ugari izan zen sagardoa dastatzen eta mokadutxoa egiten. Giro onean ospatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta epaimahaiak hala erabakita, Astigarragako Petritegi sagardo ekoizleak eraman zuen lehiaketaren sari nagusia.
aizarnazabal concurso de sidra de aizarnazabal concurso sidrería petritegi sidra premiado
Ficha
- Fuente: Urola Kostako Hitza
- Fecha: 2019-07-21
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009046
Texto completo
Giro onean ospatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta epaimahaiak hala erabakita, Astigarragako Petritegi sagardo ekoizleak eraman zuen lehiaketaren sari nagusia. Bigarren postuan geratu zen Añota (Azpeitia), eta haren atzetik Altzueta (Hernani).
Herritarrek osatutako epaimahaiak banan-banan dastatu zituen sagardoak, eta aurtengo onena Petritegikoa dela ebatzi zuten herritarrek. Hala, txapela eta garaikurra irabazi zituen Petritegik, eta Añotak eta Altzuetak, bigarren eta hirugarren sailkatuek, garaikur bana jaso zuten.
Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza Sailak antolatuta, seigarren urtez jokatu zen Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa atzokoan, eta, guztira, hamabi sagardogilek parte hartu zuten: Alorrenea (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Gaztanaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Aburuza (Aduna), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil).
Epaimahaiak ez ezik, Aizarnazabalgo udaletxe aurrean elkartutako dozenaka herritarrek ere izan zuten sagardoa dastatzeko aukera. Pintxoez lagunduta, sabela betetzeko parada ere izan zuten bertaratutakoek, herriko trikitilarien doinuak entzunez.