Sagardoaren lurraldea

Sagardotegietako bezeroak: %80 ohikoak, %20 turistak

Descripción

Euskadiko sagardotegietara doazenen profil soziodemografikoa eta motibazioak ezagutzeko azterlana egin zuen iazko txotx denboraldian eta uda sasoian Eusko Jaurlaritzako Basquetour elkarte publikoak. Hona ondorioetako bat: gehienak (%80 inguru) ohiko bezeroak dira, eta, turistak, aldiz, %20. Azken hauen bereizgarria da gaua bertan eman beharra, %60 ez baita Euskadin bizi.

cliente investigación sidrería turismo

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-02-17
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008992

Texto completo

Euskadiko sagardotegietara doazenen profil soziodemografikoa eta motibazioak ezagutzeko azterlana egin zuen iazko txotx denboraldian eta uda sasoian Eusko Jaurlaritzako Basquetour elkarte publikoak. Hona ondorioetako bat: gehienak (%80 inguru) ohiko bezeroak dira, eta, turistak, aldiz, %20. Azken hauen bereizgarria da gaua bertan eman beharra, %60 ez baita Euskadin bizi. Horrelako bisitariek asteburuko bidaia egin ohi dute eta, sagardotegira joatea, inguruko beste leku batzuetara bisita edo beste baliabide turistiko batzuk ere barneratzen dituen esperientzia baten parte da.

Ohiko bezeroei dagokienez, normalean taldeko ekimena izaten da, eta batez beste 10,5 laguneko taldea izan ohi da.

Uda sasoian bi profil antzematen dira. Batetik, bere ohiko bizilekutik kanpora ostatua hartzen duten bezeroak (%66). Bezero mota honek, Euskadiko beste baliabide bat gehiago gisa bisitatzen ditu sagardotegiak. Euskaditik kanpo bizi diren bezeroak dira nagusiki. Eta bigarren profila (%33) 'betiko bezeroena' da. Horrelako lagunak Euskadin bizi dira, batik bat Donostia aldean, eta udan ez ezik txotx garaian ere agertzen dira sagardotegietara.

Bezeroen balorazioa ere jakin nahi izan du Eusko Jaurlaritzako Basquetour elkarte publikoak. Txotx garaiko azken sagardotegiko esperientziaren balorazioa egiteko eskatu zaienean, bezeroek honela erantzun dute: %37k 9-10 puntu eman dizkio; %55ek, 7-8 puntu; %6k, 5-6 puntu; eta %2k, 0-4 puntu. Beraz , batez besteko nota 8,1 izan da.

Uda sasoiko azken sagardotegiko esperientziari dagokionez, hauek dira emaitzak: bezeroen %40k eman du 9-10 puntu; %55ek, 7-8 puntu; %3k, 5-6 puntu; eta %2k 0-4 puntu. Sasoi honetako bisitarien puntuazioa, batez beste, 8,25ekoa izan da.

Azterketa honen berri, xehetasun gehiagoz, 'Sagardoaren Lurraldea' urtekariak eman du, duela egun gutxi.