Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizuna Sagardoetxean
Descripción
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak antolatuta, martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu, doako sarrerak, eta abar. Jarduerak eta edukiak anitzak izango dira, anitzak baitira Sareko 43 museo eta zentroetan lantzen diren gaiak, baina badute ...
ocio emakume ekintzaileak sagardogintzan exposiciones red de museos de la costa vasca cultura mes de los museos sagardoetxea
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2019-02-21
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008936
Texto completo
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak antolatuta, martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu, doako sarrerak, eta abar.
Jarduerak eta edukiak anitzak izango dira, anitzak baitira Sareko 43 museo eta zentroetan lantzen diren gaiak, baina badute zerbait amankomunean proposamen gehienek: ezohikoak eta mugatuak izango dira, urtean zehar gozatu ezin diren plana
Zentzu horretan, Sagardoetxeak “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketaren bisita gidatuak eskainiko ditu. XVI-XVIII. mendeetan emakumeak lan asko egin behar izan zuen familiaren beharrei aurre egiteko. Gipuzkoan, gainera, ohikoa zen sagastietan lanean nahiz sagardoaren salerosketan ziharduten emakumeak aurkitzea. Erakusketa honetan, XVI-XVIII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren historiak ezagutzen dira. Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zuten emakumeak izan ziren, eta bakoitzaren bizimodua nahiz gainditu beharreko arazoak ezberdinak izan arren, emakume hauek lotzen dituen gauza bakarra sagardoa da.
Egunak: martxoak 3, 10, 17, 24 eta 31
Ordua: 11:00
Oharrak:
– Bisita gidatuan parte hartzeko aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da: info@sagardoarenlurraldea.eus / 943 550 575
– Jarduera doakoa da
– Plaza mugatuak taldea osatu arte
Ikusi Euskal Kostaldeko Museoen Hilabeteko egitaraua