"Sagarrondotik Sagardora" 2019ko ikastaro praktikoa Usurbilen
Descripción
Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak, otsailaren 16an hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko den 8 saiotako ikastaroa praktikoa antolatu du Usurbilen: "Sagarrondotik Sagardora". Hona hemen ikastaroaren egutegia: Otsailak 16: Gaia: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa". Bideratzailea: Aitor Etxeandia. Martxoak 2: Gaia: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa" Bideratzailea: Josu Osa Martxoak 23: Gaia: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak" ...
formación sidra manzano del manzano a la sidra usurbil
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2019-02-08
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008894
Texto completo
Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak, otsailaren 16an hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko den 8 saiotako ikastaroa praktikoa antolatu du Usurbilen: “Sagarrondotik Sagardora”.
Hona hemen ikastaroaren egutegia:
Otsailak 16:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”.
Bideratzailea: Aitor Etxeandia.
Martxoak 2:
Gaia: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa
Martxoak 23:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia
Apirilak 6:
Gaia: “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?”
Bideratzailea: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo
Maiatzak 18:
Gaia: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”
Bideratzaileak: Xabier Akizu
Ekainak 1:
Gaia: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia
Uztailak 13:
Gaia: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa
Irailak 7:
Gaia: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”
Bideratzaileak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain
Ikastaroen ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea Kultur Etxea (Usurbil)
Oharra: Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izen emateko aukera ere badago. Jarri Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
943 361 114 / alkartasuna@usurbil.com / www.alkartasuna.eus
Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba