2018 sagardo sagarraren egoera
Descripción
Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2018 uztako XVIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Txostenaren puntu nagusiak hauek dira: · Aurreko urtearekin konparatuta, heldutasuna berdin dator, aurreratuta, nahiz eta aurten loraldia beranduago etorri izan. · Ekoizpena, aurreko urtearekin konparatuta, nabarmen ahulagoa izango da.
madurez manzana para sidra manzana cosecha
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2018-09-11
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008892
Texto completo
Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2018 uztako XVIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Txostenaren puntu nagusiak hauek dira:
· Aurreko urtearekin konparatuta, heldutasuna berdin dator, aurreratuta, nahiz eta aurten loraldia beranduago etorri izan.
· Ekoizpena, aurreko urtearekin konparatuta, nabarmen ahulagoa izango da.
· Ekoizpena oso irregularra da, sagasti batzuk hutsik dauden bitartean beste batzuk gainezka daude.
Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin da, sagarren egoera zein den jakin ahal izateko.
Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu eta 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.
Aurten loraldia beranduago etorri da eta luzeagoa izan da. Udaberria oso euritsua izan da eta uda beroa eta lehorra izan da.
Ekoizpena, aurreko urtearekin konparatuta nabarmen ahulagoa izango da. Aipatzekoa da, baita ere, oso irregularra dela, sagasti batzuk hutsik dauden bitartean beste batzuk gainezka daude.
Aurten arjoaren erasoak konstanteak eta etengabeak izan dira udaberri eta uda osoan zehar, kalte handiak sortuz.
Heldutasunaren txosten hau www.sagardoarenlurraldea.eus orrialdean eskuragarri dago.
Sagarraren heldutasuna
Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin da, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1-10 eskalan, Europako araudiari jarraituz.
Indize refraktometrikoa – ºBrix
Hurrengo grafikoan iraileko 2. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2018. urteko ºBrix datua, 11,2-koa da, aurreko urtekoa baino baxuagoa.
Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Patzolua 12,3 ºBrixekin du. Aldiz, baxuenak, Aritza 10ºrekin eta Manttoni 10,3 ºBrix ekin eman dituzte.
Almidoiaren erregresioa
Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua aurreko urteko bezalakoa da, 3,8 ko indizea eman baitu.
Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 5,2rekin, Mozolua 5,1rekin, Aritza 4,8ekin Gezamina 4,4rekin eta Txalaka 4,3rekin izan dituzte. Aldiz, Errezila eta Moko 1,5rekin erregresio baxuenak izan dituzte.
PUNTU GARRANTZITSUENAK:
Orokorrean, 2018ko iraila hasieran, sagastietan azaldu diren zenbait puntu berezi ditzakegu:
– Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna berdin dator, aurreratuta, nahiz eta aurten loraldia beranduago etorri den.
– Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 11,2 ºBrix ditu. Aurreko urtean baina baxuagoa.
– Almidoiaren erregresioa 3,8ko indizean dago, hau da, aurreko urtean bezala.
– Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietatea kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke:
· Aurreratuenak: Patzolua, Mozolua, Aritza, Gezamina eta Txalaka.
· Erdikoak: Urtebi Txiki, Manttoni, Urtebi Haundi, Urdin, Udare Marroi eta Verde Agria.
· Atzeratuenak: Errezila eta Moko.
Eskuratu heldutasunarentxostena PDF formatuan
AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L
Fruitugintzan Aholkularia, 2018ko irailaren 11an