Sagardoaren lurraldea

Nazioarteko 10 lurraldetako ordezkariak batu dira sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko

Descripción

Irailaren 27tik 30era, nazioarteko 10 naziotako ordezkariak elkartu dira Sagardoaren Lurraldean sagardo norakoen nazioarteko sare bat sortzeko aukerak aztertu eta elkarren artean sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko. Topaketaren emaitza bezalahainbat ekintza egingo dira datozen hilabeteotan. Besteak beste, guztiak bilduko dituen marka eta webgunea sortuko dituzte, eta hurrengo topaketa sareko beste herrialde batean ospatzea erabaki dute.

hernani jornadas libro sagardo forum sidra manzana susanna forbes the cider insider turismo

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-10-02
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008881

Texto completo

Irailaren 27tik 30era, nazioarteko 10 naziotako ordezkariak elkartu dira Sagardoaren Lurraldean sagardo norakoen nazioarteko sare bat sortzeko aukerak aztertu eta elkarren artean sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko. Topaketaren emaitza bezalahainbat ekintza egingo dira datozen hilabeteotan. Besteak beste, guztiak bilduko dituen marka eta webgunea sortuko dituzte, eta hurrengo topaketa sareko beste herrialde batean ospatzea erabaki dute. Bestalde, Europako finantziazioa lortzeko proiektuen zerrenda bat ere sortu da.

Sagardoaren Lurraldeak antolatutako I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa honetan Austria, Ingalaterra, Gales, Irlanda, Alemania, Norvegia, Galizia, Bretainia, Asturias eta Euskal Herriko 15 ordezkarik parte-hartu dute.

Egindako bileretan, sagardoarekin lotutako esperientzia turistikoen garapena nahiz zabalpenaren inguruko ezagutza zabaltzeko aukera emango duen nazioarteko sare bat sortzea adostu da.

Jennifer Scouarnec Bretainiako ordezkariak prentsaurrekoan adierazi duen moduan “produktuak dituen ezberdintasunen gainetik, harreman kultural handia dago sagardoa ekoizten duten herrialdeen artean”. Arrazoi honengatik, honakoa azaldu du: “beste sektore batzuetan gertatzen den moduan, ardoarenean kasu, ezinbestekoa da nazioarteko lankidetza”.

Nazioarteko sare honen helburu nagusia sagardoaren kultura nahiz turismo gastronomikoa errotuak dituzten merkatu ezberdinetan errealitate honen berri jakitera ematea da. “Askotan ez dugu gure inguruko sagardoaren kultura besterik ezagutzen. Hala ere, badago gure mugetatik haragoko errealitate kultural bat” gaineratu du Jennifer-ek.

“Ekoizpen artisaua nahiz sagardotegi txikietako sagardoa hazkunde handia jasaten ari da mundu osoan turismoaren nahiz ekoizpenaren ikuspegitik. Une garrantzitsu honetan, industria honen garapenean lagundu eta batez ere kultura eta turismoa sustatzeko elkartu nahi dugu” gehitu du.

Topaketaren emaitza gisa, datozen hilabeteotan talde marka bat eta webgune bat sortuko dira sarea osatzen duten eskualdeetan turismoa sustatzeko. Honetaz gain, urtero topaketa bat egitea adostu da herrialde parte-hartzaileetako batean.

Lan-bilerak gauzatzeaz gainera, nazioarteko ordezkariek euskal sagardoaren eta gastronomiaren kultura ezagutzeko aukera izan dute. Beste jarduera batzuen artean, Zelaia eta Alorrenea sagardotegiak bisitatu dituzte, baita Sagardoetxea eta Albaola museoak ere. Era berean, Euskal Herriko sasoiko produktuak gerturik ezagutzeko aukera izan dute.

Bilkura honetan ondoko ordezkariak izan dira: Hans Weiss (MostBarone, Austria), Andreas Purt (Moststraße, Austria), Helen eta Philip Troughton (Visit Armagh ta Armagh Cider Company, Ipar Irlanda), Elizabeth Pimblett ta Gabe Cook (Hereford-eko Sagardo Museoa eta The Ciderologist, Ingalaterra), Andy Black (Visit Herefodshire, Ingalaterra), Sally Perks eta Jayne Hunt (Welsh Perry and Cider Society eta Orchards Wales, Gales), Michael Stöckl (Cider World Frankfurt, Alemania), Asbjørn Børsheim (Frukt og Siderruta ta Ulvik & Hardanger Cider Producers, Norvegia), Miguel Ángel Naredo (Comarca de la Sidra, Asturias), Jesús Armenteros (Feira da Sidra eta Sidra Ribela, Galizia), Jennifer Scouarnec (Cidref eta Cidrerie de Rozavern, Bretainia) hala nola Sagardoaren Lurraldeko ordezkari Joxe Mari Alberro, Leire Alkorta eta Haritz Rodriguez (Euskal Herria).

“THE CIDER INSIDER” LIBURUAREN AURKEZPENA

Topaketa honen harira, Susanna Forbes sagardo, ardo eta garagardoetan aditua den kazetari eta idazle britainiarra gonbidatu dute Sagardoaren Lurraldetik eta “The Cider Insider, 100 sagardo artisau ezagutzeko oinarrizko gida” liburua aurkeztu du.

Liburu honetan, munduko beste sagardoez gain, Euskal Herriko 7 sagardo azpimarratu ditu idazle britainiarrak: Zapiain, Zelaia, Gartziategi, Bordatto, Bereziartua, Gaztañana eta Isastegi.

Aurkezpenaren ostean, bertaratu zirenek hainbat tokitatik iritsitako nazioarteko sagardoekin bustitako afariaz gozatu ahal izan zuten Iretza Sagardotegian. Edu Coto Cider Guerrillako arduradunaren laguntzaz, ekoizleek berek azaldu zituzten beren sagardoen xehetasunak.

Forbes ekoizlea ere bada Little Pomona sagardotegian (Herefordshire, Ingalaterra) eta bilkuratan ere parte hartu zuen sagardoaren kulturaren errealitate globalaren berri emanez.