Sagardoaren lurraldea

"Sagardoa eta emakumea" aldi baterako erakusketa Sagardoetxean

Descripción

Azaroaren 5etik 25era bitartean "Sagardoa eta emakumea" aldi baterako erakusketa ikusgai egongo da Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (Astigarraga) gaitzat "Ondarea, emakumeen emaria" duten 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko. Erakusketa honetan, sagardoari lotutako ondarean emakumezkoak izan duen papera eta sagardogintzaren transmisioan nahiz kontserbazioan egin duen ekarpena nolakoa izan den ezagutara ematen da.

astigarraga mujer exposiciones historia patrimonio jornadas europeas de patrimonio sidra sagardoetxea sidrería zelaia

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-11-06
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008871

Texto completo

Azaroaren 5etik 25era bitartean “Sagardoa eta emakumea” aldi baterako erakusketa ikusgai egongo da Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (Astigarraga) gaitzat “Ondarea, emakumeen emaria” duten 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko.

Erakusketa honetan, sagardoari lotutako ondarean emakumezkoak izan duen papera eta sagardogintzaren transmisioan nahiz kontserbazioan egin duen ekarpena nolakoa izan den ezagutara ematen da. Horretarako, azalpen panelak eta adineko emakumeen testigantzak bildu dira.

Batetik, Zelaia sagardotegiak egindako eta Lourdes Odriozola ikerlariak egindako ikerketa lana duen “Maria de Labayen, XVI. mendeko emakume sagardogile ausarta” erakusketa osatzen duten azalpen panelak ikusgai daude. Eta bestetik, “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuan bildutako eta sagardoaren munduarekin harremana izan duten Gipuzkoa eta Bizkaiako adineko 22 emakumeren testigantzak proiektatzen dira.

Aldi baterako erakusketa hau, Gipuzkoako 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eskaintzen da, aurtengo gaia “Ondarea, emakumeen emaria” delarik.