ASTE SANTUA 2018 Sagardoetxean: sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa
Descripción
Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko du 2018ko Aste Santuan. Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Sagardoetxean Aste Santuan, besteak beste: Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta. Gainera, familiei zuzendutako jarduera berezi bat ospatuko da martxoaren 31n.
ocio semana santa astigarraga acción gastronomía queso cultura museo sidra sagardoetxea
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2018-03-20
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008867
Texto completo
Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko du 2018ko Aste Santuan. Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Sagardoetxean Aste Santuan, besteak beste: Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta. Gainera, familiei zuzendutako jarduera berezi bat ospatuko da martxoaren 31n.
Data hauetako ohiturekin jarraituz, Sagardoetxean dastaketa gastronomiko berezia eskainiko da Aste Santuko oporraldian. Gainera, martxoaren 31an (larunbata), familiek jarduera berezi batean parte-hartzeko aukera izango dute: bisita labur baten ostean, helduek eta haurrek Sagardoetxeako oka jokuan jolastuko dute eta ibilbidean aurrera egin ahala, txokolatezko pazko arrautzak irabaziko dituzte.
Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko bazkari/afariarekin amaitzeko aukera izango dute txotx-aren errituaz gozatzeko.
Sagardoetxeako ordutegiak:
Bisita gidatuak dastaketarekin:
– Martxoaren 29tik Apirilaren 1era: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.
– Apirilaren 3tik 7ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.
– Apirilak 2 eta 8: 11:00-13:30.
Familientzako jarduera berezia:
Sagardoetxeako oka jokua:
– Martxoak 31 (larunbata): 11:00
Tarifak:
Sagardoetxeako bisita gidatua + Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa:
– Helduak: 5,50€ (bisita gidatua eta sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa barne)
– Haurrak (0-9 urte) (heldu batek lagunduta): Doan (muztio dastaketa barne)
– Haurrak (10-17 urte): 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztioa eta Euskal Herriko gazten dastaketa barne)
Sagardoetxeako bisita gidatua + Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa + Otordua sagardotegian:
– Helduak: 34,50€ (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa barne)
– Haurrak (0-3 urte) (heldu batek lagunduta): Doan (muztio dastaketa barne)
– Haurrak (4-17 urte): 16,50€ (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko haurrentzako menuaren dastaketa barne)
Informazioa eta erreserbak:
Telf.: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus