Sagardoaren lurraldea

Udaberri giroan 2018: Udaberriaren ospakizuna Sagardoetxean

Descripción

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta urte sasoi eder hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Sagardoetxean: "Udaberri giroan" ekitaldia maiatzaren 5ean, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna maiatzaren 18an eta udaberriko bisita gidatuak. Urte sasoi hau modu berezian ospatzeko, maiatzaren 5ean (larunbata) "Udaberri giroan" ekitaldia ospatuko da Sagardoetxeako sagastian familia guztiarentzat antolaturiko jarduerekin: ...

astigarraga acción floración museo sagardoetxea udaberri giroan primavera

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-04-27
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008863

Texto completo

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta urte sasoi eder hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Sagardoetxean: “Udaberri giroan” ekitaldia maiatzaren 5ean, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna maiatzaren 18an eta udaberriko bisita gidatuak.

Urte sasoi hau modu berezian ospatzeko, maiatzaren 5ean (larunbata) “Udaberri giroan” ekitaldia ospatuko da Sagardoetxeako sagastian familia guztiarentzat antolaturiko jarduerekin:

“Udaberri giroan” egitaraua:
17:00-17:45: Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar E.O.E eta Norberto Amandoz Musika Eskolako ikasleen antzerkia, dantza eta musika emanaldia sagastian .
18:00-20:00: “Kazkabarra” eta “Zazpi t’erdik” taldeen kontzertua, loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat*, sagastiko lanak* (belar-meta, baratza, etab.) eta piknika sagastian (norkbere etxetik ekarrita).
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus
Oharra: eguraldi txarra eginez gero, jarduerak ikastolako patioan ospatuko dira.
Bestalde, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo du Sagardoetxeak familientzako jarduera berezi bat eskainiz: Sagardoetxeako oka jokua. Jarduera 17:00etatik 18:00etara eskainiko da eta aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus

Azpimarratzekoak dira, baita ere, udaberriko Sagardoetxeako bisitak. Garai honetan polinizazioaren inguruko azalpenak ematen dira museoan eta bisitariek loretan dauden sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan. Bisitak erreserbatzeko: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus