Sagardoaren lurraldea

Festa giro ederra Sagardoetxeako "Udaberri giroan" ekitaldian

Descripción

Herritar ugari gerturatu zen Sagardoetxean ospatutako "Udaberri giroan" ekitaldiaz gozatzera eta festa giro ederra izan zen sagastien loraldia ospatzeko antolatutako jarduera guztietan: antzerkia, musika, dantza, kontzertua, familientzako loreekin egindako bitxigintza tailerra eta baratzeko lanak. Sagastien loraldia ospatzeko, "Udaberri giroan" ekitaldia ospatu zen maiatzaren 5ean Sagardoetxean eta herritar ugari gerturatu zen loretan dagoen sagastiko festa giroaz ...

astigarraga acción floración museo sagardoetxea udaberri giroan primavera

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-05-08
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008859

Texto completo

Herritar ugari gerturatu zen Sagardoetxean ospatutako “Udaberri giroan” ekitaldiaz gozatzera eta festa giro ederra izan zen sagastien loraldia ospatzeko antolatutako jarduera guztietan: antzerkia, musika, dantza, kontzertua, familientzako loreekin egindako bitxigintza tailerra eta baratzeko lanak.

Sagastien loraldia ospatzeko, “Udaberri giroan” ekitaldia ospatu zen maiatzaren 5ean Sagardoetxean eta herritar ugari gerturatu zen loretan dagoen sagastiko festa giroaz gozatzera.

Ekitaldia Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar E.O.E eta Norberto Amandoz Musika Eskolako ikasleen “Ternuarako bidaia” emanaldiarekin hasi zen, antzerkia, musika eta dantza uztartuz.

Garai bateko baserritar nahiz marinelen bizimoduak ezagutarazi zituen emanaldia amaitu ostean, familia guztiarentzako antolatutako jarduerei hasiera eman zitzaien sagastiko puntu ezberdinetan: Norberto Almandoz Musika Eskolako “Kazkabarra” eta “Zazpi t’erdik” taldeen kontzertuak girotuta, haur nahiz helduek loreekin egindako bitxigintza tailerrean eskumuturreko nahiz koroak egin zituzten eta Sagardoetxeako baratzean letxugak, piperrak eta tomateak landatu zituzten.

Jarduera ugari izan ziren, naturaren kontaktuan, sagastiko udaberri giroaz gozatzeko.