Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren Lurraldeak ateak ireki dizkie autokarabanaz eta furgonetaz bidaiatzen dutenei

Descripción

Astigarraga, Hernani eta Usurbil artean kokatuta dagoen Sagardoaren Lurraldeak Euskal Herrira autokarabanaz edo furgonetaz iristen diren bidaiariei zuzendutako informazio kanpaina abiatu du, "etxea gainean" daramatela euskal sagardoaren kulturan murgildu nahi dutenei xehetasun praktiko ugari eskiniz. Modu honetan, aparkaleku, piknik-gune, sagardotegi eta esperientzia turistiko ezberdinen informazioa jarri dute gurpil gainean bidaiatzen dutenen eskura.

ocio autocarabana gastronomía sagarbike sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea experiencia sagardun

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2018-08-24
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008853

Texto completo

Astigarraga, Hernani eta Usurbil artean kokatuta dagoen Sagardoaren Lurraldeak Euskal Herrira autokarabanaz edo furgonetaz iristen diren bidaiariei zuzendutako informazio kanpaina abiatu du, “etxea gainean” daramatela euskal sagardoaren kulturan murgildu nahi dutenei xehetasun praktiko ugari eskiniz. Modu honetan, aparkaleku, piknik-gune, sagardotegi eta esperientzia turistiko ezberdinen informazioa jarri dute gurpil gainean bidaiatzen dutenen eskura.

Sagardoaren Lurraldea Euskal Herriko sagardoren inguruko esperientzia turistikoak eskaintzen dituen erakundea da, eta autokrabana nahiz furgonetan iristen diren bidaiariei begirako kanpaina abiatu du, euskal sagardoaren kultura gertutik ezagutu nahi duenarentzako informazo praktikoa eskainiz.

Modu honetan, Sagardoaren Lurraldeak erraztasunak eskaini nahi dizkie “etxea gainean” daramatela iristen diren bidaiariei, bertan eskaintzen dituzten esperientziak bizi ahal izateko. Horien artean, Sagardoetxea Museora bisit gidatua eta sagardotegiko ohiko otordua batzen dituena da www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean eskintzen dituztenen artean arrakastatsuena.

Bidaiarien eskura jarri dituzten xehetasunen artean, autokarabana eta furgonetentzako aparkaleku egokiak daude, Sagardoaren Lurraldera bisita egin ahal izatea errazteko, nola Astigarraga, Usurbil eta Hernaniko inguruetan hala Donostian. Gainera, aldez aurretik erreserba eginda gisa honetako ibilgailuentzako aparkaleku egokia duten sagardotegien inguruko informazioa ere eskaintzen du.

Modu honetan, garraiobide horietan iristen diren bidaiariek euskal sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera egokiena hauta dezakete, autokarabana hiriburuan utzi ondoren garraio publikoan nahiz bizikletaz gerturatuz, baita beren ibilgailu propioan ere.

ESPERIENTZIAK
Ekimen honekin, Sagardoaren Lurraldeak “camper” delako ibilgailuetan iristen diren bidaiariak erakarri nahi ditu, gero eta gehiago baitira mota honetako bisitariak. Gainera, bidaiari hauek Sagardoaren Lurraldeak eskaintzen dituen gisako esperientziak bizitzeko ohitura dute.

Jarduera guztien artean, Sagardoetxea Museoko bisita gidatua eta sagardotegiko otordua eskaintzen dituena da arrakastatsuena. Izan ere, bisitariari euskal sagardoaren ekoizpen eta kulturari buruz gehiago jakitea ahalbidetzen dio, ondoren sagardotegira joan eta ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko, txotx-aren errituaz eta ohiko menuaz gozatuz. Bestalde, haurrentzako eskaintza zabala ere badute, autokarabanan edo furgonetan ez ezik familiarekin bidaiatzen dutenentzat pentsatutakoa.

SAGARBIKE
Ibilgailua ordu batzutan aparkatuta utzi nahi dutenentzat, Sagardoaren Lurraldeak Sagardoetxea Museora bizikletaz gerturatzeko aukera ere eskaintzen du, Donostiako Alde Zaharren kokatua dagoen Go Local enpresarekin elkarlanean.

Sagarbike esperientziaren bitartez, Gipuzkoako hiriburuan bizikleta alokatu daiteke eta Sagardoetxea Museora gerturatu, 20 kilometro inguruko joan etorriko itzulia eginez Urumea ibaiertzean barrena. Esperientzia museoko bisita gidatuarekin eta sagardo, pintxo eta sagarraren beste eratorri batzuen dastaketarekin osatzen da.

Kontsulta ezazu Sagardoaren Lurraldea autokarabanan ezagutzeko gure gida