Sagardoaren lurraldea

Lehen muztioarekin topa XVII. Sagar Uzta ospatzeko

Descripción

Sagar Uztak hamazazpigarren edizioa bete du aurten sagardotegietako dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari izan dira jardunaldi osoan zehar Astigarragan. Sagarra protagonista izan da gaur Astigarragan. Foruen enparantzan sagarraren festa ospatu da: sagarren erakusketa eta dastaketa, sagardo eta muztio dastaketa, saski eta txertaketa erakustaldiak eta 2017 uztako lehen muztioaren elaborazioa.

ocio rally fotográfico astigarraga concurso fiestas de la manzana conociendo las variedades de manzana tarta de manzana sagar uzta sagardobide erronka santiagomendiko sagardo bidea taller

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008842

Texto completo

Sagar Uztak hamazazpigarren edizioa bete du aurten sagardotegietako dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari izan dira jardunaldi osoan zehar Astigarragan.

Sagarra protagonista izan da gaur Astigarragan. Foruen enparantzan sagarraren festa ospatu da: sagarren erakusketa eta dastaketa, sagardo eta muztio dastaketa, saski eta txertaketa erakustaldiak eta 2017 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Astigarragako hainbat familiek dolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesuan parte hartu dute sagar bildu, jo eta zanpatuz. Behin elaborazio lanak bukatuta, lehen muztioarekin topa herrikoia egin da txalapartaren erritmora.

Harrera bikaina izan dute gaurko jardunaldian XVII. Sagar Uzta 2017 ospatzeko antolaturiko jarduerek, besteak beste: familientzako sagar muztioaren elaborazio lanek (60 parte-hartzaile), sagardo dastaketak (13 sagardogile), X. Sagar Uzta argazki rallyak (16 parte-hartzaile) eta sagar postre lehiaketak (7 parte-hartzaile), Pepa Caballero suertatu delarik irabazle.

Aurreko egunetan ospatu diren jarduerek ere parte-hartze handia izan dute: sagarren eratorriekin egindako pintxo-poteak, “Sagar motak ezagutuz” Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-bueltak, familientzako sagarrekin egindako apainketa tailerrak (30 parte-hartzaile), Garbibai Zafari meriendak (40 parte-hartzaile) eta IV. Sagardobide Erronkak, non lehia gogorraren ostean, Ipintza sagardotegia izan den erronka irabazi duena 1:58:05 denborarekin.