Sagardoaren lurraldea

Apfelwein sagardo alemaniar bat berezitu da Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketan

Descripción

II. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatu da gaur goizean Hernaniko Orona Ideo-ren instalazioetan. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) 9 kategoriatan sailkatutako 170 sagardoak dastatu ostean, 147 domina banatu dira: 24 urrezko domina, 55 zilarrezko domina eta 67 brontzezko domina.

apfelwein weltweit hernani concurso sagardo forum sidra premiado

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-11-27
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008838

Texto completo

II. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatu da gaur goizean Hernaniko Orona Ideo-ren instalazioetan. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) 9 kategoriatan sailkatutako 170 sagardoak dastatu ostean, 147 domina banatu dira: 24 urrezko domina, 55 zilarrezko domina eta 67 brontzezko domina. Horien artean, lehiaketako “Best of show” saria Alemaniako apfelwein sagardo batentzat izan da.

Orotara 13 herrialdetako sagardoak aurkeztu dira lehiaketara: Espainia, Errusia, Suitza, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Australia, Suecia, Portugal, Herbeherak, Polonia eta Estatu Batuak. Lehiaketa Sagardoaren Lurraldea, Guerrilla Imports eta Fraisoro Laborategia-ren artean antolatu da.

Hauek dira banatu diren sariak:

Best of show
– Irabazlea: Weidmann & Groh Gbr (Alemania) – “Boskop”
– Sari banatzailea: Zorione Etxezarraga, Astigarraga-ko alkatea.

Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa
– Dominak: 2 urre, 9 plata eta 14 brontze
– Irabazlea: Zapiain sagardoa (Euskal Herria)
– Sari banatzailea: Xabier Lertxundi, Hernaniko udaleko alkateordea.

Sagardo natural asturiarra
– Dominak: 9 zilar eta 6 brontze
– Irabazlea: Sidra Riestra (Asturias)
– Sari banatzailea: Franz Egger, Floribunda-ko gerentea

Sagardo tradizional frantsesa
– Dominak: 2 urre, 3 zilar eta 4 brontze
– Irabazlea: Domaine Lesuffleur (Frantzia) – La Folletière 2014
– Sari banatzailea: Maite Cruzado (Turismo Zuzendaria)

Sagardo tradizional ingelesa
– Dominak: 5 zilar eta 10 brontze
– Irabazlea: Willie Smiths Organic Apple Cider (Australia) – Somerset Redstreak
– Sari banatzailea: Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

Gaur egungo sagardoa
– Dominak: 7 urre, 12 zilar eta 13 brontze
– Irabazlea: Angry Orchard (Estatu Batuak) – Understood In Motion 01
– Sari banatzailea: Asier Arrese, HAZI Fundazioa

“Premium” sagardo aparduna
– Dominak: 3 urre, 7 zilar eta 6 brontze
– Irabazlea: Araújo Monte lda (Portugal) – Sparkling of cider Corrupia
– Sari banatzailea: Domingo Merino, Fraisoro Laborategia

Apfelwein
– Dominak: 4 urre, 1 zilar eta 4 brontze
– Irabazlea: Weidmann & Groh Gbr (Alemania) – Boskop
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Guerrilla Imports

Zaporetako sagardoa eta udardoa
– Dominak: 5 urre, 5 zilar eta 7 brontze
– Irabazlea: Floribunda (Italia) – Quitten Cider alla Cotogna
– Sari banatzailea: Bill Bradshaw, kazetaria

Izotzezko sagardoa
– Dominak: 1 urre, 4 zilar eta 3 brontze
– Irabazlea: Brännland Cider AB (Suecia) – Brännland Iscider Barrique 2015
– Sari banatzailea: Brian Rutzen, The Northman

Bestalde, epaimahaiak kategoriatik kanpoko ohorezko saria eman dio Sidra Panizales-en (Asturias) “Sidra Aperitivo Viesk” sagardoari.