2017ko atzera begirakoa: Sagardoaren Lurraldean ospatutako ekitaldiak
Descripción
Sagardoaren Lurraldeak urte osoan zehar jarduera ugari antolatzen ditu, eta aldi berean, Euskal Herri osoan sagardoaren kulturaren inguruan antolatzen diren ekitaldi nagusien inguruko informazioa biltzen du. Honela, hauek dira 2017. urtean ospatutako ekitaldiak: URTARRILA: - 01/05: "Musik and Txotx" Petritegi sagardotegian (Astigarraga). - 01/11: 2017ko txotx boladaren irekiera, XXIV.
exposiciones formación actividad fiesta de la manzana sagardo berria sagardoaren lurraldea apertura del txotx
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2018-01-03
- Clasificación: 5.0. Actividades Exposiciones Ferias
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008834
Texto completo
Sagardoaren Lurraldeak urte osoan zehar jarduera ugari antolatzen ditu, eta aldi berean, Euskal Herri osoan sagardoaren kulturaren inguruan antolatzen diren ekitaldi nagusien inguruko informazioa biltzen du. Honela, hauek dira 2017. urtean ospatutako ekitaldiak:
URTARRILA:
– 01/05: “Musik and Txotx” Petritegi sagardotegian (Astigarraga).
– 01/11: 2017ko txotx boladaren irekiera, XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017 Sagardoetxea Museoan (Astigarraga) eta Zapiain sagardotegian (Astigarraga). Protagonista: Eneko Atxa sukaldaria.
– 01/12: Arabako txotx boladaren irekiera Kuartango sagardotegian (Zuatzu-Kuartango). Protagonista: Maider Unda kirolaria.
– 01/13: Nafarroako txotx boladaren irekiera Martintxonea sagardotegian (Aldatz). Protagonista: Berri Txarrak musika taldea.
– 01/14: Hernaniko txotx boladaren irekiera Gudarien plazan (Hernani). Protagonistak: Paco Etxeberria mediku forentsea eta Aranzadi Zientzia Elkartea.
– 01/18: Bizkaiako txotx boladaren irekiera Uxarte sagardotegian (Amorebieta-Etxano). Protagonista: Andoni Aizpuru kazetaria.
– 01/18: 2017ko txotx boladaren aurkezpena Fitur-en (Madrid).
– 01/18: GastroMuseums Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearen marka eta webgunearen aurkezpena Fitur-en (Madrid).
– 01/21: Sagardo Eguna Zarautz-en.
– 01/21: Sagardoa eta gaztaren dastaketa Fitur-en (Madrid).
– 01/21: Goerriko sagardotegietako txotx boladaren irekiera Aulia sagardotegian (Legorreta). Protagonista: Emma Garcia aurkezlea.
OTSAILA:
– 02/04: Txotx boladaren irekiera Txopinondo sagarnotegian (Azkaine).
– 02/11: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”.
– 02/21-22: Sagarrondoei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa Gabirian.
MARTXOA:
– 03/04: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”.
– 03/05: Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren ospakizuna Sagardoetxean (Astigarraga): Baleak ehizatzera goaz!
– 03/11: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”.
– 03/11: XI. Sagar Lasterra Herri Lasterketa (Hernani).
– 03/12: Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren ospakizuna Sagardoetxean (Astigarraga): Baleak ehizatzera goaz!
– 03/14-16: Ikastaroa: Euskal sagardoaren kataren oinarriak. Kata gunearen funtzionamendua” Fraisoron (Zizurkil).
– 03/25: Kukuaren Kupela Txopinondo sagarnotegian (Azkaine).
– 03/27-28: Sagardoetxea Gipuzkoako Turismo Enpleguaren Ferian (Ficoba, Irun).
APIRILA:
– 04/01: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”.
– 04/08: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: Bernat Etxepare Lizeoa babesteko sagarrondoen landaketa eta SEASKA-ren sagarrondoak eskuratzeko egitasmoa.
– 04/13-23: Aste Santua Sagardoetxean: sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa (Astigarraga).
– 04/21-22: Sagardo eta gazta dastaketa B-Travel azokan (Bartzelona).
– 04/22: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”.
– 04/29: XXIX. Sagardo Eguna Errenterian.
– 04/29: Sagardo dastaketa Andoainen (Santa Cruz).
– 04/30: Sagar martxa Hernanin.
MAIATZA:
– 05/02: Sagardo dastaketa Legazpin.
– 05/05: Sagardo dastaketa Expovacaciones azokan (Bilbo).
– 05/06: “Loreekin egindako bitxigintza tailerra” loreekin eskumuturrekoak egiteko Sagardoetxean (Astigarraga).
– 05/06: Musika, antzerkia eta dantza Sagardoetxeako sagastian (Astigarraga).
– 05/07: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: Bertso-ibilaldia loratutako sagastietan eta bertso bazkaria Zubietako Iruin sagardotegian.
– 05/09: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: “Seed Journey” jardunaldia Donostiako Tabakalera eraikinean: 10:00etan “Artea eta landa ingurunea”; 18:00etan hitzaldia “Sagardoa: nekazaritza kultura ozeanoetan zehar”.
– 05/10: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: “Seed Journey” jardunaldia: 10:00etan Hendaiako Abbadia Jauregiko bilduma sagastira bisita; 14:00etan bazkaria Hernaniko Iparragirre sagardotegian; 17:00etan Cristina Enean talde hormairudia.
– 05/13: Sagardo dastaketa Irunen.
– 05/15: Sagardo dastaketa Meagas-en (Getaria).
– 05/15: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: Baserritarren eguneko ospakizuna.
– 05/17: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: “Seed Journey” jardunaldia Donostiako Cristina Eneako eraikinean: Hitzaldia “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”
– 05/18: Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna Sagardoetxean (Astigarraga).
– 05/18: San Sebastian Region-en txotx kanpainaren aurkezpena: Cidertruck ibiltaria.
– 05/20: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Garbitasuna kalitatearen lagun, sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”
– 05/21: XXXVI. Sagardo Eguna Usurbilen.
– 05/21: Sagardo dastaketa Donostian (Morlans).
– 05/22-25: Sagardoaren Lurraldea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Albaola cidertruck ibiltariarekin Morbihan-eko Golkoaren Astearen IX. edizioan (Vannes).
– 05/27: Euskal Jaia Getarian. Sagardo dastaketa.
– 05/27: Sagardo Eguna Oiartzunen.
EKAINA:
– 06/03: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”.
– 06/03: XIX. Sagardo Eguna Lezon. Sagardo dastaketa eta lehiaketa.
– 06/03: XXIV. Sagardo Eguna Pasai Antxon.
– 06/03: Gipuzkoako Foru Aldundiaren XVI Sagardo Lehiaketa (Donostia). Txapelduna: Altzueta sagardotegia. Bigarren: Aburuza sagardotegia. Hirugarren: Sarasola sagardotegia.
– 06/05: Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren merkaturatzearen aurkezpena Albaolan (Pasaia).
– 06/06: 5. Sagastiak Loretan ospakizuna Usurbilen: “Euskal sagardoa” jatorrizko izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta Zumeta margolariaren erakusketaren irekiera Zumeta Arte Estudioan.
– 06/09: Uzta estimazioari buruzko ikastaroa Fraisoro Eskolan frutagintzan aditua den Yves Barranco teknikari frantziarraren eskutik (Zizurkil).
– 06/09-11: “Sagardofest” ekitaldia Tolosan: sagardo azoka, bisita gidatuak, aurkezpenak, dastaketak, 46. sagardo txapelketa, etab.
– 06/10: Sagardo dastaketa Leitzan.
– 06/10: Sagardo dastaketa Donostian (Trintxerpe).
– 06/10: Sagardo dastaketa Baionan.
– 06/10: IV. Sagardo Eguna Legorretan.
– 06/10: Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa.
– 06/10: Sagardo dastaketa Legazpin.
– 06/15-17: Sagardoaren Lurraldea eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea cidertruck ibiltariarekin “Wheels & Waves” jaialdian (Pasaia).
– 06/24: Battela Txopinondo sagarnotegian (Azkaine).
UZTAILA:
– 07/02: Sagardo Lehiketa Donostian (Altza).
– 07/15: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”.
– 07/16: Sagardo Eguna Aizarnazabal-en.
– 07/25: Baserritarren eguna Azpeitian. Sagardo Lehiaketa.
– 07/26: Santa Ana. Sagardo Eguna Astigarragan (Astigarraga).
ABUZTUA:
– 08/11: Sagardo dastaketa Zumaian.
– 08/24: Sagar Biltzea festa Txopinondo sagardotegian (Azkaine).
– 08/26: Sagardo dastaketa eta lehiaketa Elgoibarren.
– 08/31-09/03: Sagardoaren Lurraldea eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea cidertruck ibiltariarekin “Pantin Classic” Surf txapelketan (Galizia).
IRAILA:
– 09/02: Sagardo Eguna Donostian.
– 09/02: Untxia eta sagardoaren eguna Bizkaian.
– 09/02-03: Cider Truck ibiltaria Pantin-eko (Galicia) Surf Txapelketan.
– 09/08: Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoaiaren finalaurrekoa Ordizian.
– 09/09: “Sagarrondotik Sagardora” 2017ko ikastaro praktikoa Usurbilen: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”.
– 09/09: Sagardo Eguna Ordizian.
– 09/15: Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoaiaren finalaurrekoa Andoainen.
– 09/17: Sagar eta sagardo festa Hernanin
– 09/21-24: XVII Sagar Uzta Astigarragan: “Sagar motak ezagutuz”, “Sagardobide erronka”, “Apainketa tailerra sagarrekin”, “Garbibai Zafari merienda” eta Sagarraren Festa: 2017 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar dantza, kirikoketa, txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa.
– 09/22: Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoaiaren finalaurrekoa Zarautzen.
– 09/23: Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoaiaren finalaurrekoa Oiartzunen.
– 09/24: Sagardo dastaketa Bidania-Goiatz-en.
– 09/24: BasHerriko VI. edizioa Lazkaon. Sagardo dastaketa.
– 09/30: Sagardo dastaketa Oñatin.
– 09:30: Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoaiaren finala Azpeitian.
URRIA:
– Hilabete osoan zehar: Sagar muztioaren elaborazio tailerra Sagardoetxean (Astigarraga).
– 10/04-13: Sagardoaren Astea Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio-Itsaso).
– 10/04: Cider Truck ibiltaria Sagardoaren Astearen inaugurazioan Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio-Itsaso).
– 10/08-11/17: “Sagardo ibaiak, bitzitza iturri” erakusketa Aquarium-en (Donostia).
– 10/09: Cidertruck ibiltaria San Sebastian Gastronomika-ren inaugurazioan (Donostia).
– 10/07-08: “Hip Hip Urri!” Sagardoetxean (Astigarraga): Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerra.
– 10/07: Sagardo Eguna Eibarren.
– 10/07-22: Bakailao Astea Hernanin.
– 10/14: Sagardo Eguna Abanto-Zierbenan. Sagarretatik sagardoa nola ateraten den erakusketa. Kirikoketa.
– 10/14-15: “Hip Hip Urri!” Sagardoetxean (Astigarraga): Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerra.
– 10/13: Sagar Uzta Argazki Rallyko argazkien sari banaketa Sagardoetxean (Astigarraga).
– 10/13-29: Sagar Uzta Argazki Rallyko argazkien erakusketa Sagardoetxean (Astigarraga).
– 10/21: “Santiagomendiko Sagardo Bidea ezagutuz” ibilaldia 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan (Astigarraga).
– 10/21-22: “Hip Hip Urri!” Sagardoetxean (Astigarraga): Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerra.
– 10/28-29: “Hip Hip Urri!” Sagardoetxean (Astigarraga): Familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerra.
AZAROA:
– Hilabete osoan zehar: Sagar muztioaren elaborazio tailerra Sagardoetxean (Astigarraga).
– 11/16: II. Sagardo Forum-en aurkezpena OIrona Ideon (Hernani).
– 11/19: Errege sagarren lehiaketa eta salmenta Gabirian.
– 11/19-21: Sagardoaren Lurraldea eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea cidertruck ibiltariarekin Fòrum Gastronòmic azokan (Girona).
– 11/23-24: II. Sagardo Forum Orona Ideon (Hernani): Sagarra, sagardoa eta sagardoaren turismoari buruzko hitzaldiak.
– 11/25: l. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketa Orona Ideon (Hernani).
ABENDUA:
– 12/03: Ibarbi sagarraren azoka Errezilen.
– 12/05-08: Txuletaren azoka Tolosan.
– 12/06-10: Abenduko zubia Sagardoetxean (Astigarraga): Barrikotearen dastaketa gaztainekin.
– 12/06-10: Sagardo Apurua Donostian. Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearen familientzako tailerrak.
– 12/06-10: Euskadiko Museo Enogastronomikoen stand-a Ficobako Gabonetako azokan (Irun).
– 12/16: Decoración del pino de navidad de Sagardoetxea en la Feria de Santo Tomas de Astigarraga.
– 12/26: XIX. Gazta eta sagardo lehiaketa eta dastaketa Zestoan.
– 12/31: Urte Zaharreko Txotx Afaria Txopinondo sagarnotegian (Azkaine).