Sagardoaren lurraldea

2017ko sagardo sagarraren heldutasunaren aurrerapena

Descripción

Heldutasuna aurreratua dator, arjoa etengabe erortzen ari da eta sagastiak bilketarako prestatzen hasteko unea da belarra moztuz eta aurrez eroritako sagarrak kenduz. Heldutasuna Aurreko urtearekin alderatuta, sagarren heldutasuna aurreratua dator, 2 aste behintzat. Sagasti batzuetan hartutako laginekin heldutasun proba bat egin da, eskala txikian. Barietate gehienetan almidoiaren erregresioa martxan jarri da eta batzuk maila handia ...

madurez manzana para sidra manzana cosecha

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-08-28
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008810

Texto completo

Heldutasuna aurreratua dator, arjoa etengabe erortzen ari da eta sagastiak bilketarako prestatzen hasteko unea da belarra moztuz eta aurrez eroritako sagarrak kenduz.

Heldutasuna
Aurreko urtearekin alderatuta, sagarren heldutasuna aurreratua dator, 2 aste behintzat.

Sagasti batzuetan hartutako laginekin heldutasun proba bat egin da, eskala txikian. Barietate gehienetan almidoiaren erregresioa martxan jarri da eta batzuk maila handia dute garai honetarako.

Azukrea (ºBrix) ere, altua dago une honetan: 9,5tik 13ra, barietateen arabera. Gehienak 10 eta 11 ºBrix artean daude.

Urtero bezala, iraileko bigarren astean heldutasun proba orokorra egingo da.

Datuak sagasti batetik bestera ezberdinak dira kokapen geografikoagatik edo sagastiaren orientazioagatik. Horregatik komenigarria da sagardotegi bakoitzak bere heldutasun kontrola egitea.

Arjoa
Arjoa etengabe azaltzen ari da tranpa batzuetan (ez guztietan) uda bero honen ondorioz.

Tratamentuak egitekotan segurtasun epea dela eta, produktu ekologikoak bakarrik erabili daitezke.

Errezil barietatean posible da oraindik beste intsektizidak erabili, bere uzta urrun bait dago.

Dena den, sagasti gehienetan ia ezinezkoa da tratamentuak egitea, sagarren pisua dela eta, adarrak jeitsi direlako.eta honengatik arbolen artean pasatzeko lekurik ez dagoelako.

Iturria: Aitor Etxeandia (Sagarlan)