Dibertsioa familian Sagar Uztan
Descripción
Aurten familiek sagarraren kulturaz gozatzeko jarduera ugari izango dituzte: "Sagar motak ezagutuz" Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendibuelta familian, apainketa tailerra sagarrekin eta sagar postre lehiaketa. Irailaren 23an, larunbata, "Sagar motak ezagutuz" mendi-buelta izango da 09:30etan. Josu Osarekin batera, familiak Santiagomendiko Sagardo Bidean zehar ibiliko dira Santiagomendi inguruko sagastietan dauden sagar barietateak ezagutu eta dastatzeko.
ocio astigarraga kizki concurso fiestas de la manzana conociendo las variedades de manzana tarta de manzana sagar uzta santiagomendiko sagardo bidea taller
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2017-09-10
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008802
Texto completo
Aurten familiek sagarraren kulturaz gozatzeko jarduera ugari izango dituzte: “Sagar motak ezagutuz” Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendibuelta familian, apainketa tailerra sagarrekin eta sagar postre lehiaketa.
Irailaren 23an, larunbata, “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta izango da 09:30etan. Josu Osarekin batera, familiak Santiagomendiko Sagardo Bidean zehar ibiliko dira Santiagomendi inguruko sagastietan dauden sagar barietateak ezagutu eta dastatzeko.
11:00etan apainketa tailerra izango da sagarrekin Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik eta familiek sagar, hosto, etab.-ekin apaingarri ezberdinak egingo dituzte iganderako Udaletxeko balkoia apaintzeko.
Irailaren 24an, igandea, sagar postre lehiaketa ospatuko da. Kreatibitatea martxan jarri eta 12:00ak baino lehen sagarra lehengai nagusi izango duen postrea plazan entregatu beharko da.
Eta 12:00etatik aurrera, familiek sagar muztioaren elaborazio prozesuan parte-hartuko dute: kizkiarekin sagarrak bildu eta dolarean txikitu.
Jarduera hauetan parte-hartu ahal izateko, aurrez izena ematea derrigorrezkoa da.