Sagardoaren lurraldea

2017 uztako sagardo sagarraren heldutasunaren egoera

Descripción

Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2017 uztako XVII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Txostenaren puntu nagusiak hauek dira: Aurreko urtearekin alderatuta, heldutasuna aurreratuta dator. Barietate artean ezberdintasunak nabarmenak dira. Aldiz, sagastietan ez, nahiz eta geografikoki kokapen ezberdinak izan. Ekoizpena altua izango da, gehiegizko ekoizpena duten sagastiekin.

variedad fruitel madurez manzana para sidra sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-09-14
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008798

Texto completo

Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2017 uztako XVII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu.

Txostenaren puntu nagusiak hauek dira:

Aurreko urtearekin alderatuta, heldutasuna aurreratuta dator.
Barietate artean ezberdintasunak nabarmenak dira. Aldiz, sagastietan ez, nahiz eta geografikoki kokapen ezberdinak izan.
Ekoizpena altua izango da, gehiegizko ekoizpena duten sagastiekin.
Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko.

Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu eta 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.

Aurten loraldia goiz etorri da eta uda beroa eta lehorra izan da, uztailan bereziki.

Ekoizpena altua izango da. Sagasti batzuetan adarrak hautsi dira sagarren pisuagatik eta kasu batzuetan arbolak erori dira.

Aurten arjoaren erasoak konstanteak dira uda osoan zehar. Ziur aski bataz besteko tenperatura igo egin delako azken hilabete hauetan.

Sagarraren heldutasuna
Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin da, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1-10 eskalan, Europako araudiari jarraituz.

Indize refraktometrikoa – ºBrix
Hurrengo grafikoan iraileko 2º asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2017. urteko ºBrix datua, 11,7 ºBrixekoa da, aurreko urtekoa bezalakoa.

Hurrengo taulan azken 10 urteetako ºBrixen datuak ikus daitezke:

Hurrengo taulan azken sei urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke:

Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuenak Goikoetxe 12,6 ºBrixekin eta Mozolua 12,3rekin dituzte. Aldiz, baxuenak, Urtebi Txiki eta Urtebi Haundi 11,1 ºBrix ekin eman dituzte.

Almidoiaren erregresioa
Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua azken bost urteetako altuena da, 3,8 ko indizea eman baitu.

Hurrengo taulan azken 10 urteetako datuak ikus daitezke:

En la siguiente Tabla podemos observar la Regresión del almidón de las diferentes variedades de manzana de sidra en las mismas fechas durante los seis últimos años:

Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 6,1ekin, Txalaka 4,6rekin, Gezamina 4,5ekin eta Mozolua 4,4rekin izan dituzte. Aldiz, Errezila, Udare Marroi eta Moko 1,9rekin erregresio baxuenak izan dituzte.

PUNTU GARRANTZITSUENAK:

Orokorrean, 2017ko iraila hasieran, sagastietan azaldu diren zenbait puntu berezi ditzakegu:

Las diferencias de maduración son importantes entre las variedades, aunque no tanto entre las plantaciones, sea cual sea su situación geográfica.
Barietate artean, ezberdintasunak nabarmenak dira. Aldiz, sagastietan ez, nahiz eta geografikoki kokapen ezberdinak izan.
Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna aurreratuta dator.
Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 11,7 ºBrix ditu. Aurreko urtean bezala.
Almidoiaren erregresioa 3,8ko indizean dago, hau da, azken bost urteetako altuena da.
Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietatea kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke:
Aurreratuenak: Patzolua, Txalaka, Gezamina eta Mozolua
Erdikoak: Aritza, Urtebi Txiki, Manttoni, Urtebi Haundi, Urdin eta Verde Agria.
Atzeratuenak: Errezila, Moko eta Udare Marroi.
2017 uztako sagardo sagarraren heldutasunaren egoeraren txostena PDF formatuan eskuratu

AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L
Asesor en Fruticultura, 10 de septiembre de 2017