Sagardoaren lurraldea

Udaberriaren ospakizunak parte hartze handia izan zuen Sagardoetxean

Descripción

Maiatzaren 6an (larunbata) Sagardoetxeak udaberri festa ospatu zuen loretan dagoen sagastiaz gozatzeko eta jardunaldian zehar izandako jarduerek, festa giroaz gozatzera gerturatu ziren herritar eta familien parte-hartze handia izan zuten. Goizean "Loreekin egindako bitxigintza tailerra" izan zen Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik, eta tailerrean parte hartu zuten herritar nahiz familiek eskumuturreko politak egin zituzten lore eta hostoekin.

astigarraga acción floración museo sagardoetxea udaberri giroan primavera

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-05-11
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008784

Texto completo

Maiatzaren 6an (larunbata) Sagardoetxeak udaberri festa ospatu zuen loretan dagoen sagastiaz gozatzeko eta jardunaldian zehar izandako jarduerek, festa giroaz gozatzera gerturatu ziren herritar eta familien parte-hartze handia izan zuten.

Goizean “Loreekin egindako bitxigintza tailerra” izan zen Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik, eta tailerrean parte hartu zuten herritar nahiz familiek eskumuturreko politak egin zituzten lore eta hostoekin. Tailerrak parte-hartze handia izan zuen eta kreatibitatea sortutako eskumuturrekoetan ikusi zen.

Arratsaldean, eta aurreko urteetako usadioari jarraituz, “Inaxiren istorioak” ikuskizuna ospatu zen antzerkia eta dantza uztartuz. Bertan, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.-ko haurrek partu hartu zuten.