Sagardoaren lurraldea

"Cider Truck" ibiltariak txotx-aren erritua sustatuko du Frantzia, Madrid eta Galizian

Descripción

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo sailak, txotx, euskal bizipen gastronomikoa, sagardotegien sustapen kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoar Sagardogileen Elkarteak, Sagardoaren Lurraldeak eta Behemendi Donostialdea Bidasoako Landa Garapenerako Elkarteak lagunduta. Ekitaldian izan dira, Jose Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Diputatua; Ernesto ...

cider truck diputación foral francia galicia asociación de sidra natural de gipuzkoa madrid promoción sidra sidrería txotx

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-05-18
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008780

Texto completo

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo sailak, txotx, euskal bizipen gastronomikoa, sagardotegien sustapen kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoar Sagardogileen Elkarteak, Sagardoaren Lurraldeak eta Behemendi Donostialdea Bidasoako Landa Garapenerako Elkarteak lagunduta.

Ekitaldian izan dira, Jose Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Diputatua; Ernesto Gasco, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko, Enpleguko, Turismoko, Merkataritzako eta Ostalaritzako zinegotzi ordezkaria; Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendaria; Ibon Aburuza, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Lehendakaria eta Egoitz Zapiain, Sagardoaren Lurraldeko kidea.

Benetazko sagardotegia irudikatu nahi izan du ekimenak eta promoziorako elementu berritzailea erabili du; euren ibilbidean zehar Gipuzkoar Sagardogileekin batera bidea egingo duen Cider Truck ibiltaria.

Gaur egun, 70 sagardotegi baino gehiago daude Gipuzkoan, eta horietako batzuen ordezkariek promozio kanpainarekin bidaia egingo dute sagardotegietan bizi daitekeen esperientzia bakanari prestigioa emateko.

Kanpainaren helburua Gipuzkoar sagardotegietan turismoa sustatzea da. Sagardo kultura nazioartean hedatzeko haren esentzia balioan jarriko du, ezinbestekoak dituen bi oinarriei erreparatuta. Batetik, Txotx!ek sagardoaren prestigioa indartu nahi du, eta bestetik, sagardotegiek eskaintzen duten bizipen gastronomiko bakanaren berri emango du.

Guzti hau Gipuzkoar sagardoaren inguruan lan egiten duten eragileen arteko sarearen indartzea eta egonkortzea dakar. Txotx!ek Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Sagardogileen elkartea, Sagardoaren Lurraldea elkartea, Behemendi –Donostialdea Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea- elkarlanari esker hasiko du bidea nazioartean zehar. Horiez gain, Vannesen (Frantzia) egingo duen geldialdian Albaola Itsas Faktoria izango du bidaide.

Txotx!
“Txotx” sagardo deiaren esanahia biltzen duen euskarazko hitza da. Sagardotegi esperientzia bezala, kulturaz blai dago. Txotx hitzak ez dauka itzulpenik, eta esan nahi duena ulertu ahal izateko sagardoaren ohitura bizi behar da.

Euskal bizipen gastronomikoaren ikurra da Txotx. Singularitatearen erakusle denez, bikain biltzen du sagardotegi esperientziaren esentzia bakana. Txotx egitea zer den bertatik bertara soilik uler daitekeen esperientzia gastronomiko osoa baita.

Kanpainaren publiko potentziala dira kultura, gastronomia eta kalitatearen maitale diren nazioarteko bisitariak. Ezaugarri horiek guztiz bat datoz Turismoa sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Explore San Sebastián Región egitasmoarekin.

Txotx! kalitatezko esperientzia nazioartean hedatu eta ezagutarazi ahal izateko, bi dira kanpaina eutsiko duten oinarriak. Batetik, Cider Truck ibiltaria, eta bestetik tokian tokiko turista potentzialek patxadaz bisitatu ahal izango dute erakusketa.

Irudi iradokitzaileekin girotutako ingurunea gorpuztuko du gastronomiak. Gune bakoitzean sagardoa dastatzeko aukera izango da. Baita sagardoa egiteko prozesua ezagutzekoa ere. Horrekin batera, euskal okela, gazta eta intxaurren zaporeaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Hurbilpen horri esker, sagardotegi esperientziak biltzen dituen misterioz betetako ohiturazko usadioak estalgabetzeko aukeraren jakitun izango dira bisitariak.

Cider Truck ibiltaria
Sagardotegia zer den eta sagardotegian sortzen den giroa ezagutzera ematea da Cider Truck ibiltariaren helburua. Txotx! kalitatezko esperientziaren berezitasuna eta gure lurraldearen esentzia irudikatuko ditu Cider Truck ibiltariak. Ibiltari izateak, berriz, sagardotegi sarearen kontzeptua indartzen du. Cider Truck-a sagardoaren kultura ezagutu, dastatu eta esperientziaren hurbilpenaz gozatzeko bidea izango da.

Maiatzaren 18an Donostian ibilaldia hasi ondoren sei hilabetez nazioartean zehar ibiliko da Cider Truck ibilgailua.

Ibilbidea eta lokalizazioak
Pop up sagardotegiak maiatzean Donostian ibilbidea hasi eta azaroan amaituko du Toulousen. Bien bitartean, Vannes, Biarritz, Bordele, Madril eta Pantín bisitatuko ditu hurrenez hurren.

Ibilbideak bost geldiune izango ditu:

VANNES (Maiatzak 22-24)
“La Semaine du Golfe Mor Bihan” jaialdian Albaola Itsas Faktoriak eta txotx kanpainak bat egingo dute. 300.000 bisitari inguru biltzen dituen itsas jaialdia da.

Albaolak eta txotx-ek jaialdiaren barruan gunea partekatuko duten bitartean, Cider Truck ibiltariak inguruko herriak lotuko ditu errepidez. Albaolako traineruak aldiz, itsasoz. Portuetan elkarren zain izango dira eta txotx egingo dute.

Data garrantzitsua: Maiatzaren 23an, Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, eta Izaskun Gomez Cermeño, Pasaiako Alkatea, elkartuko dira.

BORDELE (Ekainak 2-4)
Bordeleko Eskual Etxeak III. Ibaiaren besta ospatuko du altxor zaizkion Garona eta kaiak goraipatzeko. Hiriaren bihotzean egingo da ospakizuna. Jaialdiak 520.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu.

BIARRITZ eta PASAIA (Ekainak 15-17)
“Wheels & Waves” jaialdi ospetsu eta arrakastatsuak itsaso eta motor maitaleak biltzen ditu. Cider Truck ibiltariak Pasaian eta Biarritzen egingo du geldialdia. 10.000 zaletu baino gehiago biltzen dituen ekitaldi berezia da “Wheels &Waves”.

Data garrantzitsua: Ekainaren 17an nazioarte mailako musika talde nabarmenen kontzertuak egingo dira Biarritzen eta han izango dira Cider Truck ibiltaria eta sagardotegi esperientzia posible egiten duen erakusketa.

PANTIN (Abuztuak 31-Irailak 3)
“Pantin Classic” Surf txapelketak Galiziako Xuntak ematen duen Kirol ekitaldi onenaren saria irabazi zuen 2009an. Izan ere, 2000tik Espainiako lehen WQS ospatu zen Pantinen.
25.000 pertsona baino gehiagok bisitatu ohi dute urtero. 200 surflari inguruk parte hartzen dute eta horietatik erdia baino gehiago Australiakoak dira.

MADRIL (Iraila)
Madrilen egiten den Food Truck ibilgailuen Azokarik handiena da MadrEAT. Gastronomiarekin lotutako azoka anitza da eta milaka bisitari izan ohi ditu urtero, artean, sukaldariak eta gastronomiarekin lotura daukaten enpresariak.

Euskal Bizipen Gastronomikoa
Mende askotan zehar sagardotegia Euskal Herriko kulturaren gotorleku izan da. Tradizionalki euskal ohitura eta esaera anitzen iturri izan da sagarretatik lortzen den edaria. Izan ere, Baserrietan belaunaldiz belaunaldi transmititu izan ohi da sagardoaren ohitura. Garaiotan, sagardoaren ekoizpenak beherakada bizi izan duen arren, Gipuzkoa da ohitura eta edari honi indar gehiagorekin eutsi dion euskal lurraldea. Gurean sagardoaren kultura oso errotuta dago, besteak beste, herriak duen kokapenagatik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zein sagardogileek egin duten lanagatik.

Gipuzkoar Sagardoa kulturaren etorkizuna bermatu ahal izateko, produktuari prestigioa emateak eta nazioarteratze prozesua abian jartzeak berebiziko garrantzia dauka. Hori lortu ahal izateko ekoizleek ezinbesteko ardura daukate, euren esperientzia beharrezkoa baita hiru ardatz nagusi dituen ondarea bermatzeko: batetik, bertako sagarraren biziraupena bultzatzen duen lehengaiaren kalitatea. Bestetik, sagardoa egiteko prozesuaren jakitun dira eta belaunaldiz belaunaldi hori transmititzeko gaitasuna daukate, hots, garbitasun baldintzak, tenperatura, analisi eta bestelako baldintzen kontrolak zein eta prozesuaren jarraipen eta neurketa. Azkenik, produktuaren kalitatea.

Sagardotegiak sagardoa baino gehiago dira. Gure gizartearen balio anitz biltzen dituen topaguneak dira, eta bere osotasunean, euskal kulturaren parte garrantzitsu dira. Horrela bada, Sagardotegiak euskal esentziaren erakusle dira, belaunaldiz belaunaldi transmisioari esker bizirik dirauen sagar ohitura biltzen baitute euskal ingurunearen elementuak bilduta.

Sagardo kulturarekin hertsiki lotuta daude naturatik datorren sagarra eta berau bizitzeko topaguneak diren sagardotegiak. Sagarra da sustraia eta ohituraren jatorria. Sagardotegia, aldiz, ohitura gastronomiko bakana bizitzea eskaintzen duen lekua.

Txotx!ek bizipen gastronomiko bakana ezagutaraztea du xede, eta horrela, sagardotegietan soilik bizi daitekeen esperientzia gastronomiko bakanarekiko desioa piztu nahi die nazioarteko bisitariei.

Iturria: Explore San Sebastian Region

Prentsa Oharra PDF formatuan eskuratu