Sagardoaren lurraldea

Albaola, Gipuzkoako sagardogileak eta San Sebastian Region Bretainian, "La semaine du golfe de Morbihan 2017" jaialdian

Descripción

Aste osoan zehar, turismoa sustatzeko lan sakonean dihardute Albaola Elkarteak eta "San Sebastian Region"-ek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren helmuga marka). Elkarkidetza honek Euskal itsas ondarea, 2018an ospatuko den Pasaia Itsas Festibala eta Sagardoaren kultura zabaltzea du helburu, azken hau "Txotx, le rituel gastronomique basque" kanpainaren bitartez.

albaola la semaine du golfe du morbihan sidra sidrero san sebastian region txotx

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-05-25
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008776

Texto completo

Aste osoan zehar, turismoa sustatzeko lan sakonean dihardute Albaola Elkarteak eta “San Sebastian Region”-ek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren helmuga marka). Elkarkidetza honek Euskal itsas ondarea, 2018an ospatuko den Pasaia Itsas Festibala eta Sagardoaren kultura zabaltzea du helburu, azken hau “Txotx, le rituel gastronomique basque” kanpainaren bitartez.

Frantziako Vannes herrian, Maiatzak 22 eta 28 bitartean ospatzen ari da Morbihan-eko Golkoaren Astearen IX. Edizioa. Bi urtetan behin Morbihan-eko badian (Bretainiako Hegoaldea) burutzen den Itsas Festibal honek, 200.000 bisitaritik gora jaso ohi ditu. Ekitaldi hau, Frantzian bi urtez behin ospatzen diren beste bi itsas jaialdi handien erreleboa litzateke (Douarnenez eta Brest hirietan hain zuen).

Antolakuntzaren gonbidapenari erantzunez parte hartzen ari da Pasaiako Albaola Elkartea. Aukerari etekinik onena ateratzeko asmoz, partehartze nabarmena du Elkarteak bai itsasoan, bai lurran. “Europako Itsas Ondarearen Hiribildua” delako erakusketa eremuan, Euskal village bat eraikin da, Nao San Juan, XVI mendeko euskal baleontziaren erreplikaren eraikuntza erakusketaren bidez itsas ondarea ezagutarazten delarik. Bestalde, Albaolak aurkezten eta ontzi tradizional ezberdinetan nabigatu egiten du. Azpimarratzekoa da Donostiako arrantza portuko azken arrantza ontzia, Ozentziyo-a, birgaitze berriaren ondoren, Atlantikoan bere lehen itsas bidaia egiten duena.

Albaolak eta Euskadiko instituzioek Bretainan ospatzen den ekitaldi honen testuingurua aukeratu dute, 2018ko maiatzan ospatuko den Pasaiako Itsas Festibala komunikatze eta sustatze ekintza espezifikoa egiteko, eta halaber, halako ekitaldietan biltzen diren Europako kultur agenteekin kontaktuan jartzen hasteko.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismo sailak bultzatutako “Txotx, San Sebastian Region” sustapen kanpainaren estalpean, sagardoaren presentzia nabarmena da, eta bisitariek gazta eta sagardoa dastatu ahal izango dute.

Cider Truck sustapenerako elementu berritzaile batez eta programatutako gazta eta sagardo dastaketeez baliatuz, sagardotegien giroa sortu da, Gipuzkoako gastronomiaren kalitatea eta apartekotasuna jakinarazteko asmoarekin, bereziki sagardoaren kulturarekin lotuta dagoen esperientzia turistikoa.

Gogoratu behar da Gipuzkoako sagardogileen Elkartea, Sagardun eta Behemendi elkarteen kolaborazioarekin sortu dela “Txotx” kanpaina sagardoaren kulturarekin lotutako “Sagardoaren ibilbidea” eta “Sagardoaren lurraldea” eta halako proiektu turistikoak bultzatzen dituena.

PUBLIKORA AURKEZPENA
Jaialdian bertan Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendaria, Xabier Agotek, Albaolako presidentea eta Amaia Zubeldiak, “Txotx” kanpainaren ordezkaria, aurkezpen bat egin dute komunikabide eta bisitariei, Euskal village delako espazioan.

Bere interbentzioan, Maite Cruzadok ongietorria eman die ekitaldira hurbildu diren guztiei eta turismoa erakartzeko kultura eta tradizioaren garrantzia azpimarratu du, Gipuzkoako kasuan, itsas ondarea eta sagardoaren kulturarekin lotutako gastronomia. Era berean, Itsas ondarea babestearen garrantzia nabarmendu du, aberastasun ekonomikoa eta balio kulturala ekartzearen ahalmenagatik. Zentzu honetan, Pasaiako Itsas Festibala 2018 lehenengo edizioa aurkeztu du, agintariei, komunikabideei, kultur agenteei eta bisitariei gonbidapena luzatuz.

Geroago, Xabier Agotek, elkartearen ibilbidea aurkeztu du eta hurrengo urteko Pasaiako Itsas Festibalaren antolakuntza, Euskadiko instituzioekin batera, etorkizunerako aparteko erronka izango dela azpimarratu du.

Bukatzeko, Amaia Zubeldia, Txotx” kanpainaren ordezkaria, sagardoaren kultura balioan jarri du, produktuaren kalitateaz gain, sagardoaren munduan murgiltzearen esperientzia.