Sagardoaren lurraldea

"Baleak ehizatzera goaz!" bisita gidatua Sagardoetxean Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko

Descripción

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko "Itsaso bete baliabide" programazioan antolaturiko jardueren barruan, martxoaren 5 eta 12an "Baleak ehizatzera goaz!" bisita gidatua ospatu da familientzako Sagardoetxea Museoan. Aurten eskainitako jarduerak oso harrera ona izan du, Gipuzkoa (Donostialdea, Deba Behea eta Goierri) eta Bizkaiatik etorritako hirurogei bat pertsonen parte-hartzea izan baitu.

ocio astigarraga acción mes de los museos de la costa vasca red de museos de la costa vasca museo sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-03-15
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008770

Texto completo

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko “Itsaso bete baliabide” programazioan antolaturiko jardueren barruan, martxoaren 5 eta 12an “Baleak ehizatzera goaz!” bisita gidatua ospatu da familientzako Sagardoetxea Museoan.

Aurten eskainitako jarduerak oso harrera ona izan du, Gipuzkoa (Donostialdea, Deba Behea eta Goierri) eta Bizkaiatik etorritako hirurogei bat pertsonen parte-hartzea izan baitu.

XVI. mendean euskal marinelek baleak ehizatzeko Ternuako uretara egindako itsas bidaietan sagardoak izan zuen garrantzia ezagutzeko aukera izan dute helduek zein haurrek bisita gidatu honetan eta honekin lotutako jarduera ezberdinak egin dituzte, besteak beste: sagarrak kizkiarekin bildu eta pisoekin jo sagardoaren elaborazio prozesua irudikatzeko eta balearen ehizaren antzezpena arpoiekin txalupetan igota.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko jarduerak martxoko hilabete guztian zehar ospatuko dira eta http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/ webgunean kontsulta daiteke egitarau osoa.