Sagardoaren lurraldea

Guia de sidrerías

ocio guía sidra sidrería

Ficha

  • Fuente: Barren Aldizkaria
  • Fecha: 2004-01-30
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000877

Texto completo

Sagardoaren jatorriari buruzko teoria eta iritzi asko dago. Batzuk diotenez, Egipto, Bizantzio eta beste zenbait tokitan Cristo aurreko urteetan sagardoa edateko ohitura zabaldua omen zen; grekoek ere ohitura hau jarraiten omen zuten. Gerora, erromatarrek nahiago izan zuten ardo eta “ vinu ex malis” gisa izendatutako sagardoa ia-ia osasungai gisa soilik aipatzen zuten. Jose M. de Legazpi asturiarrak bere “El llagar y la sidra” liburuan dioenez, Santiagoko Bideko lurrak deskribatzen dituen “Codex Calixtinus”-en sagardoa aipatzen da. Beste ikertzaile batzuen arabera, zeltek Europa osoan zabaldutako edari batean du jatorria sagardoak. Sagar puskak, belar eta abarrez lagundurik uretan utzi eta bere kasa egiten omen zen edari hau. Agidanean, arabiarrek irakatsitako nekazaritzaren aurrerapenak zirela medio zabaldu ziren sagar ale handiak ematen dituzten barietateak eta hauek ekoizteko teknikak Europan zehar, ekialdetik mendebaldera eta hegoaldetik iparraldera.
Sagardotegien gida: Aulia (Legorreta), Eizmendi (Hernani), Gurutzeta (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Korta (Gabiria), Larregain (Hernani), Goiko-Lastola (Hernani), Izeta (Aia), Otatza (Zerain), Sarasola (Asteasu)