Sagardoaren lurraldea

XVI. Sagardo Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak

Descripción

2017ko ekainaren 3an "XVI. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak" ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. Antolaketa Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da "XVI. Sagardo Lehiaketa.

concurso de sidra de la diputación foral de gipuzkoa concurso sidra

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-03-30
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008764

Texto completo

2017ko ekainaren 3an “XVI. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak” ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean.

Antolaketa

Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da “XVI. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak” izeneko lehiaketa kudeatzea.

Sagardo lehiaketako epaimahaia bederatzi lagunek osatuko dute, ondoren zehazten den moduan:

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatua izango da epaimahaiburua.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak zazpi kide proposatuko ditu epaimahairako. Proposatutako kideak ENAC erakundeak egiaztatutako sagardoaren dastaketa paneleko kideen artean aukeratuko dira.
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko funtzionario batek, Antolaketa Batzordeko kide denak, egingo ditu idazkari lanak, hitzarekin bana botorik gabe.
Izen-emateak

Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda; horrez gain, Botilaratze Erregistroa eta Osasun Erregistroa eduki behar dituzte.

Errolda eta erregistro agiri horiek 2017ko apirilaren 12ko 14:00ak baino lehen lortu behar dira, orduan bukatzen baita eskariak aurkezteko epea.

Eskaria, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua
Landare Alorreko Unitatea
Gipuzkoa plaza z/g – 20004 Donostia
Telf: 943112183 – Fax: 943426920

Laginak jasotzea

Antolatzaileek, sagardotegi bakoitzean, kupeletik zuzenean hartuko dituzte laginak.

Lagin bakoitzeko bi botila laborategi enologiko ofizial batera bidaliko dira, analiza dezaten.

Sariak

Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie:

Lehenengo saria: 3.000€, txapela eta garaikurra.
Bigarren saria: 1.500€ eta garaikurra.
Hirugarren saria: 1.000€ eta garaikurra.
Lehiaketaren finalera iritsi diren gainerako lehiakideei diplomak emango zaizkie.