Sagardoaren lurraldea

El camino del manzano a la sidra

ocio experiencia turística sagarrondotik sagardorako bidea turismo

Ficha

  • Fuente: Barren Aldizkaria
  • Fecha: 2009-02-06
  • Clasificación: 4.2. Otras experiencias
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000876

Texto completo

Gaur egun sagardotegiak moda-modan daude, eta denboraldia hasi orduko sagardotegietan lekua gordetzeari ekiten diete lagun koadrilak eta familiak. Zapatuan sagardotegira jatera joatea ohitura bilakatzen ari da berriro ere, baina sagarraren eta sagardoaren historiak gorabeherak eduki ditu. XVII. mendean hasi zen sagardoaren gainbehera, eta XX. mende bukaeran, Gipuzkoan eta Bizkaian zuhaitz asko egon arren, sagasti asko desagertu ziren. Nola da posible antzinako kultura diren sagardo eta sagarra desagertzea? Nahiz eta sagardoaren sorrera eta jatorriari buruz datu asko eduki ez, gauza jakina da sagarra eta sagarrondoa aspalditik ezagutzen direla Euskal Herrian. Sagarra arabiarren bitartez sartu zela askotan entzun izan bada ere, sagar hitza bertoko abizenetan asko agertzen da. Elgoibarren ere badaude adibide batzuk: Sagasta, Sagarna eta Oruesagasti, besteak beste. Hori horrela, batzuen ustez, euskaldunek sagardoa egiten erromatarren garaian ikasi zuten. Euskaldunak bekatariak Buruko min asko sortu izan ditu sagardoak bere historian zehar. Horren adibide, 1609 urtean gertatutakoa: Bordeleko parlamentutik Pierre de Lancre inkisidorea iritsi zen Euskal Herrira eta ehunka euskaldun kondenatu zituen heriotzara bekatari izateagatik. Bere ustez, euskaldunak pertsona madarikatuak eta bekatariak ziren sagardoa egiteagatik. Izan ere, Adan galbidean jarri zuena sagarra izan zen, eta inkisidorearen iritziz, sagarra bekatuaren parekoa zen. Sagardoa sagarretik ateratzen zenez, eta euskaldunek sortzen zutenez, bekatari hutsak ziren. Pixkanaka, sagardoaren kultura galtzen joan zen, eta faktore askok eduki zuten eragina. Ardoa sagardoak baino indar gehiago ematen zuela eta lan gogorra egiten zutenentzat aproposagoa zela hedatzen hasi zen baserritarren artean, eta sagardoa baztertu egin zuten. Araba, Lapurdi eta Nafarroan lehengo sagastiak artasoro, galsoro eta mahasti bihurtu ziren pixkanaka. Gainera, ardoarekin etekin handiagoa ateratzen zuten elkartrukean. Azkenerako, sagardoa neurri txikitan produzitzen zuten, baserrietako kontsumorako soilik Pixkanaka, baina hobetzen Gipuzkoa izan da lege zaharreko sagarrondoa landatze eta sagardoa egitearen ohiturari eutsi dion herrialde bakarra. XX. mende hasieran urteko 30 milioi litro sagardo egiten zituzten; 1967. urtean berriz, 1.250.000 litro baino ez. Hala ere, produkzioa igotzen hasi da pixkanaka, eta 1998 urtean Gipuzkoako produkzioa zortzi milioi litrokoa zen. Gaur egun sagardotegiak gorakadan daude, eta sagardoaren kontsumoa ere igo egin da. 80ko hamarkadatik sagardotegiak modan jarri dira Gipuzkoan. Gainera, hainbat baserritan sagardoan euren ekonomiarako osagai garrantzitsua bihurtu da. Zoritxarrez, antzinako sagastiak desagertu egin dira, eta sagardoa egiteko kanpotik, hau da, Asturias, Galizia eta Frantziatik ekarri behar izaten dituzte sagarrak. u Gutxi eta sarri. Sagardoa bota ahala edatea komeni da. u Edalontzia, aukeran, hobe beira finekoa, gardena, ahozabala eta luzea izatea. u Sagardoaren ama, ez da txarra. Materia naturalak dira eta sagardoaren kalitatean ez dauka inolako eraginik. u Sagardoak ez ditu barrenak nahasten, edari naturala delako. Baina kupeletik zuzenean edo erabat egin gabeko sagardoa edanez gero, pertsona batzuei nahastura sortzen zaie. u Sagardoa edozein janarirekin edateko da ona. u Sagardoa osasungarria da edari naturala delako. Hala ere, edariaz egiten den erabilera txarra izan daitete