Sagardoaren lurraldea

2017KO UDABERRIA Sagardoaren Lurraldean: loraldiaz gozatzeko hainbat jarduera

Descripción

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta sasoi hau ospatzeko, datozen hilabeetarako hainbat ekitaldi antolatu dira. Japoniako Hanami-aren antzera, Sagardoaren Lurraldean urteak daramatzagu sagastien loraldia ospatzen. Hanami hitzak, "Loreak ikusi" esan nahi du japoniarrez. Urtero-urtero, japoniarrak parkeetara abiatzen dira gereziondoen (sakura) loraldiaz gozatzera.

ocio astigarraga visita guiada acción hanami museo día internacional de los museos sagardoetxea manzanal taller primavera

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-04-06
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Código: NA-008758

Texto completo

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta sasoi hau ospatzeko, datozen hilabeetarako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Japoniako Hanami-aren antzera, Sagardoaren Lurraldean urteak daramatzagu sagastien loraldia ospatzen. Hanami hitzak, “Loreak ikusi” esan nahi du japoniarrez. Urtero-urtero, japoniarrak parkeetara abiatzen dira gereziondoen (sakura) loraldiaz gozatzera. Usadioa oso errotuta dago japoniako gizartean eta lagun nahiz senideak elkartzeko ohitura dute. Ezberdintasunak ezberdintasun, ohitura hori geurera ekarri eta eta geure modura ospatu nahi dugu, sagardoaren ekoizpenaren unerik ederrenetako bat jendearengana gerturatuz.

Dagoeneko Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen ari dira eta datozen asteetan, petalo zuriek Euskal Herriko sagastiak estaliko dituzte. Lore horietatik haziko dira, hain zuzen, sagardoa egiteko sagarrak. Japonian loraldiaren iragarpena (sakurazensen) meteorologia bulegoak egiten badu, Sagardoaren Lurraldean ekoizleek berak dira loraldia noiz izango den jakinarazten dutenak.

Antolatutako ekimenen artean, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardoetxeako bisitak. Garai honetan polinizazio prozesuaren inguruko azalpenak ematen dira museoan, sagardoaren ekoizpenaren alderdi ezezagun bezain garrantsitsua dena, eta bisitariek sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan.

Astigarragako Herri Eskolako umeek ere Sagardoetxeako sagastia bisitatzen dute, eta bisitaldian, erleen lana eta sagarrak lortzeko polinizazioaren prozesua ikasten dute puzzle bat irudikatu eta eskuzko polinizazioa landuaz.

Maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna ospatuko da Sagardoetxeako sagastian eta bertan, Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almanadoz Musika Eskolako haurrek parte hartuko dute. Festa girotzeko, 12:00etatik 13:30etara bitartean familientzako “Loreekin egindako bitxigintza tailerra” izango da Idoia Lizeagaren eskutik loreekin eskumuturrekoak egiteko.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean eta arratsaldean zehar, 16:00etatik 19:30etara bitartean, Sagardoetxeako baratzako eta sagastiko lanak egingo dira familiekin, besteak beste: landaketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak, etab. Aurten, gainera, Museon Nazioarteko Egunaren ospakizuna aste guztira zabalduko da eta “Sagardoetxeako baratza lantzen” lemapean, lan ezberdinak egingo dira sagastian.