Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren iragana eta oraina ekonomiaren eragile gisa

Descripción

Sagardoak berebiziko garrantzia izan du Euskal Herriko garapen ekonomikoan. Mendeetan zehar, Urumea eta Oria ibaiak eskualdeko bizitza iturri izan dira eta itsasontzien eraikuntzarako garaiko puntako teknologia garatzeraino iritsi dira. Gaur egun euskal sagardoak eskualdeko ekonomiaren eragilea izaten jarraitzen du; ez bere ekoizpenarekin bakarrik, bere nortasuna azaleratzen duen txotxaren errituaren ospakizunak biltzen duen sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko ...

exposiciones euskal sagardoa historia patrimonio oria sidra elaboración de la sidra río urumea

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2017-01-13
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-008742

Texto completo

Sagardoak berebiziko garrantzia izan du Euskal Herriko garapen ekonomikoan. Mendeetan zehar, Urumea eta Oria ibaiak eskualdeko bizitza iturri izan dira eta itsasontzien eraikuntzarako garaiko puntako teknologia garatzeraino iritsi dira. Gaur egun euskal sagardoak eskualdeko ekonomiaren eragilea izaten jarraitzen du; ez bere ekoizpenarekin bakarrik, bere nortasuna azaleratzen duen txotxaren errituaren ospakizunak biltzen duen sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko guztiaren sustapen turistikoa eta garapenarekin ere. Sagardoa euskal idiosinkrasiarekin estuki lotua dagoen produktua eta gure kultura gastronomikoaren identitatearen izaera da, nahiz eta gaur egunean ez dakigun sagardoa noiz hasi zen egiten gure baserrietan.

Produktu honen elaborazioak gorabehera asko izan ditu historian zehar, ekonomiaren motorra izanez une batzuetan, eta galzorian egonik beste batzuetan. Halere beti bere errautsetatik “birsortu” da une bakoitzeko beharretara egokituz. Urumeako bailaren testuinguru hau izan zen eskualdeko biztaleentzat sagardoak garrantzia ekonomikoa izaten jarraitu zuen toki bakarretakoa. Hori horrela izanda, XX. mendearen hasieran sagardotegiak modan jarri ziren 1950. Hamarkadan berriz ere krisian sartuz eta 1966. urtean ia desagertzear egon ziren. Baina beste behin ere, txotx-aren errituak mundu osoko bisitariak erakarritu ditu eta sektorea, berriz ere, Gipuzkoako eragile ekonomikoan bilakatu da.

Sagardo naturalaren ekoizpena
Gaur egun, kalitatezko sagardoaren ekoizpena, bertako sagar barietateen sustapena nahiz babesa eta euskal sagardoarentzako Jatorri Izendapena eskuratzea dira lehen sektorea nahiz instituzioen apostu handiak. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundia bertako sagarrondoen landaketaren aldeko apostua egiten ari da eta sagardogileak bertako sagarrekin hornitzeko sagardotarako sagarrak landatzera bideratua dagoen diru laguntza programa dauka.

Ahalegin hauen emaitza gisa, azken urteotan 100.000 sagarrondo baino gehiago landatu dira. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sagardoetxea Museoko historialaria den Lourdes Odriozolak idatzitako “Gipuzkoako Pomologia Batzordearen Ehun Urte” liburua argitaratu berri du. Bertan, azkeneko ehun urte hauetan Foru Aldundiak sagardotarako sagarraren alorrean egindako ibilbidea deskribatzen du, 1916ko abuztuaren 31ean Pomologia Batzorde Berezia martxan jarri zenetik gaur egunera arte, aurreko testuingurua ahaztu gabe.

Duela gutxi, gainera (2016ko iraila), Euskadiko sagar eta sagardogileen elkarteek “Euskal sagardoa / Sidra Natural del País Vasco” Jatorri Izendapena sortzeko eskaera erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan. “Euskal Sagardoa” Jatorri Izendapenaren helburu nagusia bertako sagarrarekin egindako sagardoari duintasuna ematea eta Elkarte eta Administrazio desberdinen artean lan egiteko marko bateratu bat sortzea da. Eskaera honekin, sektoreak indartu egiten du azken urteetako lana, bertako sagarraren alde eta jatorria eta kalitatea ziurtatuta izango dituen sagardoaren alde. Asmoa, “Euskal Sagardoa” Jatorri Izendapeneko bereizgarria izango duten lehen sagardo botilak lehenbailehen merkatuan izatea da.