Ekitaldi berriak Sagardoaren Lurraldean 2017an
Descripción
Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalek elkarlanean dihardute beren eskaintza turistikoa Sagardoaren Lurraldea markapean sustatzeko sinatutako hitzarmenaren arira. Lankidetza horren arira, 2017an hiru herriotan ekitaldi berriak ospatuko dira. Urte berriaren iritsierarekin bat eginez eta urtarrilaren 11ean ospatuko den 2017ko txotx boladaren irekieraren testuinguruan, Txotx Berri Herrikoia 2017 ospatuko da Astigarragan Murgia Jauregian.
astigarraga feria exposiciones hernani actividad sagardo forum sagardoaren lurraldea manzanos en flor txotx berri popular usurbil
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2017-01-18
- Clasificación: 5.0. Actividades Exposiciones Ferias
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-008731
Texto completo
Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalek elkarlanean dihardute beren eskaintza turistikoa Sagardoaren Lurraldea markapean sustatzeko sinatutako hitzarmenaren arira. Lankidetza horren arira, 2017an hiru herriotan ekitaldi berriak ospatuko dira.
Urte berriaren iritsierarekin bat eginez eta urtarrilaren 11ean ospatuko den 2017ko txotx boladaren irekieraren testuinguruan, Txotx Berri Herrikoia 2017 ospatuko da Astigarragan Murgia Jauregian. Egitarauak herritar guztientzako jarduerak biltzen ditu, besteak beste: bakailao tortila tailerra familientzat 18:30etan, pintxo eta sagardo dastaketa 19:30etatik 21:30etara eta txotx irekiera herrikoia 20:30etan. Gainera, Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.
Udaberrian, sagarrondoen loratzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeak bere sagastietako atakak irekiko ditu Sagastiak Loretan ekimena ospatu eta jendeak sagardoaren lurraldeako paisaia politenaz goza dezan. Azken urteotan festa honen ospakizuna indartzen joan da, japoniako hanamiaren antzera, baina lurraldearen beraren berezitasunekin. Aurtengo Sagastiak Loretan ekimenak ekitaldi berezi baten ospakizuna barne-hartuko du Usurbilen, baina sagardoaren lurraldeako lehen sagarrondoa loratu arte itxaron beharko dugu hauek ezagutzeko.
2017ko Sagardoaren Lurraldeako beste berrikuntzetako bat “Sagardo Forum”-en ospakizuna izango da, sagardoaren kultura eta turismoari buruz Hernanin ospatuko diren jardunaldiak. Sagardoa, kultura eta turismo arloko nazioko nahiz nazioarteko adituak izango ditu hizlari gisa eta honakoak bezalako gai interesgarriak landuko dira jardunaldi hauetan: sagardoaren turismoaren goreneko unea, sagardoaren turismoaren inpaktu ekonomikoa, etab.