Sagardoaren lurraldea

"Delante de la kupela todos somos iguales"

ocio arantza eguzkiza domingo arina hernani sidrería iparragirre sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Iker Bergara
  • Fuente: 943 Magazine
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000873

Texto completo

Iparragirre sagardotegira sartu garen lehenak izan gara aurten. Arantza Eguzkizak bere sagardotegiaren ateak zabaldu zizkigun sagardo garaia hasi baino egun batzuk lehenago. Bertan, txoko guztietatik gidatu gintuen eta guk, ahozabalik, bertako sala ikaragarriak deskubritu ahal izan genituen eta sagardo goxoaz beteriko kupelak miretsi. Arantzarentzat, aurtengo garaia berezia da oso; izan ere, bera da Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkartean lehendakari berria. Elkarte honek sagardo naturalaren berrogeita hemezortzi produktore batzen ditu eta Administrazioaren aurrean bazkideen interesak defendatzeko eta, noski, produktua sustatzeko lan egiten du. Xehetasunak elkartearen lehendakariaren ahotik jaso ditugu. Zergatik eta zertarako jaio zen Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkartea? Lehen, sagardogile bakoitzak ahal zuen moduan jokatzen zuen. Honek ez zion onik egiten produktuari. Honela, 1977. urtean sagardoaren alde egiteko batu egin behar genuela konturatu ginen. Ideia bat egiteko, Elkartea jaio baino lehen ez zegoen sagardoarentzat botila berezirik eta xanpainarentzat erabili ohi zirenetan botilatzen genuen gure sagardoa. Batu ginenean, aldiz, honelako hutsuneak betetzen hasi ginen. Elkartea 58 sagardogileek osatzen dute. Erraza al da akordioetara iristea? Guztiek helburu berdinak ditugu, beraz, nahiko erraza izaten da. Eta zeintzuk dira, bada, helburu horiek? Produktua duintzea, indarrean dauden arauak errespetatzea eta bezeroen beharrei ahal bezain beste erantzutea. Zeintzuk dira batzar berriaren asmo konkretuak? Alde batetik, hemengo sagarraren erabilera bultzatu nahi dugu eta, bestetik, botilaturiko sagardoaren kontsumoa haz dadin lan egiten ari gara. Gipuzkoako sagardoa eta errioxako ardoa alderatzen baditugu, deigarria da bigarrenak duen ospea. Zer dela eta ez du gure sagardoak ospe hori lortzen? Sagardoak handicap bat du: bere prezio baxuak. Honek produktua nolabait gutxietsi egiten duela esan daiteke. Elkarteak feria gastronomiko ugarietara joateko aukera ematen digu, Madrilera edo Bartzelonara, esaterako, eta bertan gure produktua ezagutarazteko aprobetxatzen dugu, ziur baikaude eskaintzen duguna oso duina dela. Zenbateraino modernizatu daiteke sagardoaren produkzioa? Kontuan izan behar dugu sagardoa %100 naturala den produktua dela eta ondorioz, nahitaez, modernizatzeko oztopo ugari ditu. Nire iritziz, produktuari on egiten dion guztia ongietorria izango da, noski. Sagardoa oso momentu onean dagoela badakigu, baina krisiak ere jasan ditu. Ez da hala? Bai. 70ko hamarkadan krisialdi gogorra jasan zuen sagardoak, garai haietan ez zuen inork sagardorik edaten eta. Produktua ezagutzera emateko, sagardogileek gaur egun ezagutzen digun sagardo egunak antolatu zituzten. Poliki-poliki, sagardoak arrakasta lortu zuen eta gaur egun badirudi bere lekua bilatu duela. Zer da, zure ustez, txotx-aren ederrena? Kupelaren aurrean denok berdinak garela. Aberatsa izan ala pobrea izan, eskuin aldekoa izan ala ezker aldekoa izan, kupelak batu egiten gaitu egunotan. Horixe da, nire ustez, txotx-ak duen balio ederrenetarikoa. Sagardoa, edari onuragarriena Hau da gure sagardo berria». Urtero, izendatutako ospetsuak hitz hauek esan bezain laster, gazteria erotu egiten da. Izan ere, badugu zer antolatu koadrilarekin: sagardotegi afari aparta. Guk, produktua hurbilagotik ezagutzeko intentzioarekin, Domingo Arina eta Juan Zuriarrainen bulegora abiatu gara. Lehena enologoa da eta badira berrogei urte sagardogileei aholku teknikoak ematen lan egiten duela. Bigarrena Kimikan lizentziatu den gaztea da eta proiektu bitxia du eskuartean: Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, sagardoaren ikerketa kimikoa egiten ari da. Gainera, Juan produktuaren eta profesioaren sekretuak ezagutzen ari da Domingori esker. «Pozgarria da sagardoaren kalitatea hobetzen laguntzea ondoren mundu guztiak goza dezan», azaltzen du gazteak. Domingoren iritziz, sagardoaren zaporeak eboluzio handia jasan du, batetik elaborazioan eman diren berrikuntza modernoei esker eta, bestetik, jendearen gustuan ere aldaketa eman delako. 60ko hamarkadan, gabezia zegoenez, zapore gogorrak gustuko genituen, asegarriak behar zutelako izan. Sagardoari zegokionean, oso jende gutxik kontsumitzen zuen, batik bat, hondarrez beteta zegoelako eta oso garrantza zelako. «Orduan, hondarrari madre deitzen genion eta zentzu onean egiten genuen; gaur egun, aldiz, hondarrak aurkituz gero, lamadrequetepario! », dio txantxetan Domingok. Gaur egun badirudi produktu suabeagoak gustuko ditugula, nekatu gabe eta etengabe kontsumitu ditzakegun horiexek, hain zuzen ere. Sagardoak, gradu gutxi izanik eta hain freskoa denez gero, ezaugarriok soberan betetzen ditu. Azkenik, gauza batekin geldituko gara: sagardoa produktu naturala eta osasungarria da, elikagarri eta antioxidatzaile ugari dituena. Gure organismoarentzat, beraz, guztiz onuragarria. Ez dugu guk esaten, Domingok baizik, produktua ongi baino hobeto ezagutzen duenak. Beraz, aurtengo neguan denok sagardotegietara! Txotx!!!
Urkiola sagardotegia Esta Tolare sagardotegia ubicada junto a las universidades, cuenta con más de cien años de experiencia en el sector. Además, ofrece una cocina de caserío renovada que se realiza con productos de temporada cultivados en su propia huerta. Abierta durante todo el año, en Urkiola además de disfrutar de un atractivo menú sidrería, también podemos degustar riquísimas ensaladas, un apetitoso plato de bonito o espárragos trigueros. Y es que esta excelente sidrería apuesta por la calidad del producto en pos de ofrecer a sus clientes una cocina de primer nivel. Amplio comedor y diferentes propuestas de menú. Iparragirre sagardotegia Hernani sagardogileen lurra da eta bertan ohitura arte bihurtzen duen sagardotegi bat dago, “Iparragirre Sagardotegia”. 100 urte baino gehiagoko nortasun haundiko sagardotegia. Bere estilo moderno eta tradizionalaren ondorioz sagardotegira datorrenak erabat gozatzen du. Ekoizpen propioko sagardoa eta janaririk onenak giro aproposenean elkartzen dira. Posibilidad de transporte público hasta la sidrería tanto viernes como sábado y jueves para grupos de más de quince personas previo aviso. Abierto noches de miércoles a sábado y el sábado al mediodía. Aduriz sagardotegia En Aduriz, sidrería situada en la carretera que une Errenteria con Artikutza, puedes disfrutar del txotx durante todo el año. Igor Bravo y su equipo han preparado varios menús para el deleite de todos sus clientes. Entre ellos, destacan el menú de sidrería con chuleta o costilla y el menú especial (por encargo) que está compuesto por langostinos, jamón ibérico, pastel de pescado, merluza, chuletón de Galicia, flan, pastel, helado y vino o sidra al txotx por sólo 28 euros. Menú del día: 10 € Menú Sidrería 25 € Menú especial 28 € Cierra: Domingo noche y lunes todo el día.